Neguan Eskoriatzako baliabide urriko norbanakoen eta familien energia gastua finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baliabide ekonomiko urriak dituzten norbanakoen eta familien ohiko etxebizitzako energia-gastua finantzatzeko dirulaguntzak dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen kontsumoari dagozkionak izango dira, eta baita komunitate-gastuak ere, horiek berokuntza barne hartzen dutenean. Diruz lagunduko diren gastuak 2022ko azaroaren 1etik 2023ko apirilaren 30era bitartekoak izango dira.

Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen aldirako justifikatutako gastu energetikoaren zenbatekoa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea: urrian hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea azken 6 hilabeteetan, etenik gabe.
  • Elektrizitatearen, gasaren edo ohiko etxebizitzako beste erregai batzuen fakturak zuzenean edo zeharka (bizilagunen komunitatea, errentatzailea...) ordaintzea.
  • Gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez izatea. Baliabide nahikorik ez dela joko da honako baldintza hauek betetzen direnean (etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien errendimenduak hartuko dira kontuan):

Urteroko diru sarrera muga. Gehienezko diru-kopurua bizitza unitateko kide kopuruaren arabera:

Kide 1: 18.771,60€

Kide 2: 24.104,64€

3 edo gehiago: 26.664,48€

  • Gutxienez eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenago sortutako bizikidetza-unitatea izatea. Epe hori bete behar izatea salbuetsita geratuko da honako hauentzat:
    • Adingabeak ekonomikoki beren kargura dituztenentzat.
    • Ezkontza bidez edo horren antzeko harreman iraunkor baten bidez bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat: bereizteagatik, dibortziatzeagatik edo beste antzeko egoera batengatik.
    • Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat banantze, dibortzio edo ezkontza-deuseztasun bidez, izatezko loturaren desegite bidez edo bikoteko kideetako bat hil delako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza-unitateko kideek soilik osatzen badute.
    • Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat, beren aitaren eta amaren, tutoreen edo legezko ordezkarien heriotzagatik edo behin betiko sartu dituztelako izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko abegi-zerbitzu batean edo espetxe batean.
    • Bizikidetza-unitate berri bat osatzen dutenentzat ohiko etxebizitza utzi egin behar izan dutelako etxeko edo familia barruko indarkeriaren biktimak izan direlako, betiere unitate berria aurreko bizikidetza unitateko kideek soilik osatzen badute.
    • Kotizaziopeko edo kotizaziorik gabeko zahartzaroko, baliaezintasuneko edo alarguntzako pentsioen onuradunek osatutako bizikidetza-unitate berria osatzen dutenek bikotekidearekin edo senar-emazteen pareko harreman jarraitua dutenekin batera, eta ekonomikoki haien mendekoak direnekin batera.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren desgaikuntza-egoeretako batean ere ez egotea. Hala ere, dirulaguntzaren izaera dela eta, baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonei zuzenduta baitago, eta Eskoriatzako Udalak dirulaguntzak emateko erregimena arautzeko ordenantza orokorraren 8.5 artikuluaren babesean eta 38/2003 Legearen aipatutako 13. artikuluaren 2. paragrafoaren lehen paragrafoan jasotako aurreikuspenaren babesean, salbuetsita geratzen dira 13. artikulu horren b) eta e) idatz-zatietan jasotako debekuak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  1. Dirulaguntza eskatzeko orria.
  2. Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:
  • I.eranskina
  • NANa, etxean bizi diren guztiena.
  • Familia liburua.
  • Kontu korronte guztien ziurtagiria, ondarearen zenbatekoarekin.
  • Kobratzen duenaren agiriak (nominak, langabezia, pentsioak…)
  • Indarrean dituen hornidura-kontratu, eta elektrizitatearen, gasaren eta beste erregai batzuen hornidura-gastuen azken bi fakturak edo ordainagiriak

Eskatutako dokumentazioren bat dagoeneko Udalean entregatu bada beste eskaera bat tramitatzeko eta Gizarte Zerbitzuetako sailaren esku badago, nahikoa izango da hori alegatzea, eta eskatzaileen espediente pertsonaletan dauden datuen arabera baloratuko dira eskatutako baldintzak.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Gizarte zerbitzuak
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
            943 713 136
            943 714 042

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketa kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hiru hilabete.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
              • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Jakinarazpena, eskatzaileari.
              • Diruzaintzari jakinarazi.
              • Ordainketa egin eskaeran adierazitako kontu korrontean.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Gizarte zerbitzuak - Gizarte

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Eskaera-orri orokorra