Udalak Hizkuntza Errolda bat dauka, herrian erroldatutako pertsona bakoitzak Udalarekin dituen harremanetan ze hizkuntza erabili nahi duen jasotzen duena.
Tramite honen bidez herritarrak edozein unetan eska dezake errolda horretan jasotako hizkuntza aukera aldatzeko.
Eskoriatzan erroldatutako 18 urtetik gorako edozein herritarrek edo bere ordezkariak.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ez dagokio
Kultura - Euskara
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra