Aisialdirako ortuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aisialdiko baratzen helburu nagusia okupazioa sustatzea da helduen aisialdia modu praktikoan eta aberasgarrian bultzatuz.

Gainera:

  • Nekazaritza tradizionalaren zenbait erabilera eta ohitura berreskuratuz
  • Produktu naturaletan oinarritutako elikadura osasuntsua sustatzea
  • Konpostajea sustatzea
  • Iraunkortasun-irizpideak jarraitzea

Baratzeen erabilera prekarioan emango zaie, batez ere adinekoei eta langabeei, eta jardunean dauden pertsonei eta nortasun juridikoa duten erakunde edo elkarteei irekiko zaie.

Baimenaren indarraldia

Erretiratuentzat eta baliaezintasuneko pentsiodunentzat, bost urtera arte .

  • 5, 7, 9, 11, 19, eta 22 ortuak. 2029-12-31ra arte gehienez.
  • Beste ortuak: Aurrekoak kenduta 1etik, 29a arte: 2027-12-31ra arte gehienez.

Langabeentzat, jardunean dauden pertsonentzat eta nortasun juridikoa duten erakunde edo elkarteentzat, baimenaren indarraldia bi urtekoa izango da., eta 2026-10-31n bukatuko da.

NORK ESKA DEZAKE?

ERABILTZAILEA IZATEKO BALDINTZAK:

Pertsona fisikoen kasuan, adinez nagusia izatea.

Erakunde edo elkarteen kasuan: Nortasun juridikoa izatea, irabazi-asmorik ez izatea eta ortuaren erabilpena bere helburu sozialari lotuta egotea.

Eskoriatzan erroldatuta egotea edo egoitza soziala izatea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.

Orturik jabetzan ez izatea.

Eskoriatzako Udalarekiko zerga betebeharrak egunean izatea.

Azken bost urteetan udal ortua erabiltzeko baimena baliogabetu ez izana.

Ortuen erabilera prekarioan lagako da. Erabilera baimenak ez du sortuko titulu edo eskubide errealik.

Hau izango da esleipenerako lehentasun-hurrenkera:

Erretiratuak edo baliaezintasuneko pentsiodunak.

Langabetuak.

Lanean ari diren pertsonak eta nortasun juridikoa duten erakundeak edo elkarteak.

Pertsona bakoitzak ortu bakarra erabiltzeko baimena lortu ahal izango du.

Bizikidetza unitate bakoitzari ortu bakarra erabiltzeko baimena emango zaio.

Baimenen izaera pertsonala: Erabilera-baimenak pertsona fisikoei eta nortasun juridikoa duten erakunde edo elkarteei ematen zaizkie, eta berariaz debekatuta dago horiek mailegatzea, lagatzea, errentan ematea edo hirugarrenei transmititzea. Pertsona baimendua izango da ortua erabiltzearen eta erregelamendu honetan ezarritakoaren aurkako erabileraren ondoriozko ondorioen erantzule bakarra.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
    • Lanean aktibo ez egotearen aitorpena.
    • Orturik jabetzan ez izatearen aitorpena.
    • Partzelak erabiltzeko ezarritako betekizun eta baldintza guztiak beteko dituela adierazten duen aitorpena.
  • NANa
  • Lanerako ezintasun iraunkorraren ziurtagiria, hala badagokio.
  • Beste batzuk.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Gizarte zerbitzuak
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
          943 713 136

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            ERABAKITZEKO EPEA

            LEGEAK ETA ARAUAK

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
            • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
            • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
            • Batzordeari informazioa eman. Gizarte Zerbitzuak eta Kirola
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Giltzak eman.

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Alkatea

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Gizarte zerbitzuak - Gizarte

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Eskaera-orri orokorra