Trafikoko Zuzendaritza Nagusian helbidea aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trafikoko Zuzendaritza Nagusian helbidea eguneratzea:

- Gidarien erregistroan

- Ibilgailuen helbide fiskalean.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskoriatzako biztanleen udal erroldan alta emandako edonork edo bere legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

- Eskaera orria.

- NAN/IFK

- Gidabaimena.

- Zirkulazio baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              ARGIBIDE GEHIAGO:
            • Udaltzaingoa
              Udaletxea
              Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
              943 714 532

              KOSTUA

              Ez du kosturik.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
              • Legezko epea: zehaztu gabe.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              Hitzarmenera atxikitzeko protokoloa.

                ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                1.- Interesduna Eskoriatzako biztanleen udal erroldan alta emanda dagoela egiaztatu.

                2.- Eskatutako aldaketen zerrenda Trafikoko Zuzendaritza Nagusira bidali.

                  ORGANO ERABAKITZAILEA

                  Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitza

                  TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                  Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

                  OHARRAK

                  - Zirkulazio-baimenean helbideren bat agertzen bada (2010-09-22a baino lehen emana), zirkulazio-baimena zigilatuko da diligentzia batekin, bertan jakinaraziko da zirkulazio-baimenaren titularrak helbidea aldatu duela, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren ibilgailuen erregistroari jakinarazi zaiola eta helbide berria ez datorrela bat dokumentuan agertzen denarekin.

                  - Zirkulazio-baimenean (2010-09-22aren ondoren emandakoa) ez bada helbidea ageri, itzuli egingo da, inolako zigilu edo diligentziarik gabe.

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  DATU BABESA

                  Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                  Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                  Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                  Bertaratuta:

                  Eskoriatzako Udala

                  Fernando Eskoriatza plaza

                  20540 Eskoriatza

                  Telematikoki: Eskaera-orri orokorra