Eskoriatzan garatuko diren kultur programa eta jardueretarako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskoriatzan urtean zehar kultur programak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak

Dirulaguntzak eskatzeko epea maitzean zabalduko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdi honen helburu diren dirulaguntzak eskatu ahal izango ditu ondorengo baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko edo juridikok:

1.- Erakundeak.

a) Egoitza Eskoriatzan izatea, eta bere jarduera, nagusiki, herri honetan garatzea. Salbuespen gisa, egoitza Eskoriatzatik kanpo dutenak parte hartu ahal izango dute, Kultura, Euskara, Gazteria eta Hezkuntza batzordearen iritziz kultur izaera ezagun eta nabarmeneko lanak egin eta dirulaguntzaren helburu den jarduera Eskoriatzan egiten baldin badute.

b) Egiaztatu ahal izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela dirulaguntza eskatzen duten egunean.

2.- Pertsona fisikoak:

Adinez nagusiak eta Eskoriatzan erroldatutakoak izan beharko dira.

Salbuespen gisa, Eskoriatzatik kanpo erroldatuta daudenak parte hartu ahal izango dute, Kultura, Euskera, Gazteria eta Hezkuntza batzordearen iritziz kultur izaera ezagun eta nabarmeneko lanak egin eta dirulaguntzaren helburu den jarduera Eskoriatzan egiten baldin badute.

Pertsona fisikoen taldeak izanez gero, arduradunen izen-abizenak eta NANak adierazi beharko dira.

Kasu horretan, berariaz jaso beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko erabakian, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartutako egikaritze-konpromisoak, bai eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira.

Inolaz ere ezingo dute Eskoriatzako Udalaren dirulaguntzarik jaso balore unibertsalen aurkako helburuak, onarpen sistema, funtzionamendua edo jarduera dituzten pertsona edo erakundeek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Eskatzaileek ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:

1.- Dirulaguntza eskaera orria. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

2.- 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute.Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

3.- Diruz laguntzea eskatzen den programa edo jarduera azaltzeko txostena (I eranskina)

Dirulaguntza likidatzeko:

  • Eskabide-orria, behar bezala beteta.
  • Diruz lagundutako jardueraren edo proiektuaren memoria.
  • Dokumentazio grafikoa
  • Diru-sarreren eta gastuen balantzea
  • Ziurtagiria, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortutako dirulaguntzei eta gainerako diru-sarrerei buruzkoa, balantzean duten isla gorabehera (jatorria eta zenbatekoa adierazi beharko dira).
  • Jarduerak sortu dituen gastuen zerrenda sailkatua, honako datu hauekin: hartzekoduna, fakturaren zenbakia, zenbatekoa, jaulkipen-data eta ordainketa-data.
  • Egindako gastuak egiaztatzeko fakturak.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Kultura zerbitzua
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 3. solairua 20540 ESKORIATZA
            943 714 688

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
            • Legezko epea: hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            • Kultur edo gizarte elkarteei norgehiagoka erregimenean dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa dagokion Administrazioari edo zerbitzuari bidali.
            • Teknikariaren txostena, Kultura.
            • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Hala badagokio, onartutako kopuruaren %60ko aurrerapena.
            • Dirulaguntzaren bigarren zatia eskatzeko dokumentazioa aurkeztu.
            • Teknikariaren txostena, Kultura.
            • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Ordainketa edo itzulketa egitea, hala badagokio

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Alkatea

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Kultura - Kultura

            OHARRAK

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Eskaera-orri orokorra