Negozioen sustapenerako dirulaguntza: errotuluak euskaraz eta irudi korporatiboaren hobekuntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntza deialdi honetan merkataritza, ostalaritza eta gainontzeko negozioak dinamizatzeko eta hobetzeko laguntzak ematen dira, honako bi eremu hauetan:

  • Euskarazko errotuluak jartzeko: errotulotzat hartuko dira fatxadan nahiz merkatal, edo ostalaritza establezimenduaren, baita negozioaren ate eta kristaletan jartzen direnak.
  • Irudi korporatiboa hobetu eta sustatzeko: irudi korporatiboko elementuak izan daitezke toldoak, bisita txartelak, zigiluak, fakturak, ibilgailuen errotulazioak, poltsak eta batzeko paperak edo antzeko elementuak.

Eskaera epea: deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu
ondorengo egunetik urte horretako azaroaren 30era arte. (2023ko apirilean publikatzea aurreikusten da)

NORK ESKA DEZAKE?

Onuradun izan ahalko dira ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak, juridikoak, edo horien ordezkari legalak:

  • Merkataritza edo ostalaritza jarduera bat Eskoriatzan egitea edo egiteko asmoa izatea.
  • Jarduera hori egiteko udal lizentzia izatea..

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek (onartu ezean, horiei buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko du):

  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu.
  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
  • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
  • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  1. Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  2. Jarriko den errotuluaren edo egingo den elementuaren testu eta diseinu proposamena. Dagoeneko errotulua jarrita edo elementua eginda badago, haren argazkia edo ale baten kopia.
  3. Gastuaren aurrekontua edo faktura (gastua eginda dagoenean).

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Turismo bulegoa
          Ibarraundi museoa
          Intxaurtxueta z/ g 20540 ESKORIATZA
          943 715 453

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: bi hilabete.
          • Legezko epea: hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          - Oinarriak

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
          • Teknikariaren txostena, Garapen Ekonomikoa.
          • Batzorde informatzailearen diktamena, Garapen Ekonomiko Jasangarria.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Diruzaintzari jakinarazi.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Garapen ekonomikoa - Garapena

          OHARRAK

          Errotuluak jartzeko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak:

          • Errotulua jartzeko baimena izatea.
          • Errotulua euskara hutsean egotea.
          • Jardueraren izena agertzea (hau da, taberna, jatetxea...).
          • Testua zuzen idatzita egotea.

          Irudi korporatiboa eguneratzeko dirulaguntzak jasotzeko baldintzak:

          • Irudi korporatiboaren elementutzat honako hauek hartzen ditu Eskoriatzako Udalak: kartazalak, menbretedun orriak, bisita txartelak, entitatearen identifikazio zigilua, albaranak, fakturak, ibilgailuen errotulazioa, poltsak eta antzeko elementuak.
          • Dirulaguntza jaso ahal izateko beharrezkoa izango da irudi korporatiboaren elementuan agertzen den testua euskara hutsean egotea eta testua zuzen idatzita egotea.

          Dirulaguntzaren banaketa proportzionalki egingo da eskaera guztien artean, eta hortaz, haiei buruzko erabakia eskaera aurkezteko epea bukatu eta, asko jota, hilabeteko epean hartuko da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra