KANPOSANTUA - gorpuzkiak edo errautsak kanposantura sartzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal hilerrira, hezurtegi edo panteoi batera, beste nonbaitetik ekarritako gorpuzkinak (hezurrak) edo errauts-kutxa eramateko baimena eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo, identifikatu ondoren, beraien legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera-orria.
  • Eusko-Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena (hilotz-ondarrak lekuz aldatu behar direnean).
  • Plaka eskatzeko orria beteta, beharrezkoa balitz.
  • Jabetza titulua (panteoiarena, hezurtegiarena...).


NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Obra eta Zerbitzuak
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944

          KOSTUA

          03 - Zerbitzuak ematea
          1.- Kanposantuetan lurperatze zerbitzua ematea:-
          1.1.- Horma-hilobian67,70 €
          1.2.- Panteoian105,00 €
          1.3- Lurpean:-
          1.3.1.- Udal hilerrian203,15 €
          1.3.2- Elizateetako hilerrietan216,17 €
          1.3.3.- Hezurtegian edo kolunbarioan39,00 €
          2.- Interesdunak hala eskatuta eta Udalaren baimenarekin jabetza partikularrekoak diren panteoietan beste zerbitzu batzuk ematea (hondakinak ateratzea, gorpuzkiak/errautsak bertan gordetzea, garbitzea, obrak egitea, mantentzea, etab.) (lanegunetan, larunbatetan izan ezik)-
          2.1.- Lanegunetan:39,00 €/orduko
          2.2.- Jaiegunetan eta Larunbatetan44,55 €/orduko
          3.- Gorpuzkinak erretzea:77,20 €
          4.- Errautsak kutxan jasotzea, interesdunak eskatuta29,50 €

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hamabost egun.
          • Legezko epea: hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          • Eskoriatzako San Pedro Hilerriko barne erregimeneko erregelamendua.

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa Obra eta Zerbitzuetara bideratu
          • Gorpuzkiak sartzeko hezurtegia edo panteoia identifikatzea eta erabilgarri dagoela egiaztatzea.
          • Obrak eta Zerbitzu Arloak udal brigadako langileekin zerbitzua egitea.
          • Identifikazio-plaka erostea, hala badagokio, eta, ondoren, Obrak eta Zerbitzuak Arloak hezurtegian jartzea.
          • Dirubilketara bidali.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Ez dagokio

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Hirigintza - Obrak eta zerbitzuak

          OHARRAK

          Zerbitzua astelehenetik ostiralera emango da, 9:00etatik 13:00etara.

          HEZURTEGIRAKO PLAKA: Jartzen bada, plakak erosketa-kostu erreala izango du.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra