KANPOSANTUA - hezurtegia edo kolunbarioa erabiltzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal hilerriko hezurtegi edo kolunbario baten gaineko ehorzketa-eskubidearen titulartasuna emateko eskaera.

Kolunbarioa da gorpu bat edo gorpuzki batzuk erre ondoren errautsen-kutxa gordetzen den lekua.

Lagapena 75 urterako izango da.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunak edo, identifikatu ondoren, beraien legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Obra eta Zerbitzuak
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944
          943 714 042

          KOSTUA

          01 - Lagatzea
          Hezurtegi bat 75 urterako lagatzea. Instalazioaren koste erreala, gehienez ere494,65 €
          Horma-hilobi bat 10 urterako lagatzea, marmolezko plaka barne408,50 €

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hamabost egun.
          • Legezko epea: hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          • Eskoriatzako San Pedro Hilerriko barne erregimeneko erregelamendua.

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Eskaera eta dokumentazioa Obra eta Zerbitzuetara bideratu
          • Obrak eta Zerbitzuak Arloak hezurtegiak erabilgarri daudela egiaztatzea.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Jakinarazpena interesdunei.
          • Identifikazio-plaka erostea, hala badagokio, eta, ondoren, Obrak eta Zerbitzuak Arloak hezurtegian jartzea.
          • Dirubilketara bidali.
          • "Hezurtegian ehorzteko eskubidearen titulua" formalizatzea.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Hirigintza - Obrak eta zerbitzuak

          OHARRAK

          EPEA: ehorzketa eskubidea 75 urterako izango da, hilerriko barne erregimeneko erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe.

          ESKUALDAKETA: ehorzketarako eskubidearen titularitatea ezingo da inolaz ere inter vivos eskualdatu.

          HEZURTEGIRAKO PLAKA: Jartzen bada, plaka erosketa-kostu erreala izango du.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra