Ibi lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuei higiezinetara pasabidea baimentzeko higiezinen aurreko espazio publikoa erreserbatzeko lizentzia edo baimen eskaera.

Udal-lizentzia beharko da egiten den jarduera gauzatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridiko orok edo bere legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Ibia jartzeko lizentzia eskaera.
  • Ordezkaritza-idazkia (hala badagokio).
  • Lokalaren kokapen-planoa, 1:500 eskalan.
  • Lokalaren erabilera.
  • Ibia eskatzen den fatxadaren argazkiak koloretan, sarbidearen zabalera adierazita.
  • Garajea denean, lokalaren planoa 1:100 eskalan, bertan ibilgailuetarako espazioa zein den adieraziz eta horren azalera minimoa. Era berean, sarbideak eta ezaugarriak azalduko dira eta baita lokalak duen aparkaleku kopurua ere.
  • Lokala denean, plano batean sarbideak eta ezaugarriak adieraziko dira. Horrez gain, jardueraren izaerak ibilgailuen sartu-irtena beharrezkoa egiten duela justifikatzeko memoria aurkeztu beharko da. Ibi lizentzia zer ordutegirako eskatzen den ere adierazi beharko da.
  • Espaloia beheratu behar den adierazi, eta, baiezkoa bada, obra txikiko lizentzia eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza zerbitzua
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944

          KOSTUA

          01 - Ibilgailuak espaloietatik sartzeagatik eta aparkaleku esklusiborako edo merkantzien zamaketarako bide publikoa erreserbatzeagatik ordaindu beharreko tasa
          1.- Lokal komertzial edo industrialetarako, edo *JEZen alta emanda egotea eskatzen dutenetarako erreserbak, metro lineal/urteko:-
          - Egun osoa79,10 €
          - 12 ordu arte39,49 €
          2. Garaje erabilera duten lokaletarako erreserbak, metro lineala/urteko:-
          - 9 ibilgailura arte38,17 €
          - 10-25 ibilgailu artean59,24 €
          - 25 ibilgailu baino gehiago79,13 €
          3. Zamalanak egiteko erreserba iraunkorrak, metro lineala/eguneko:-
          - 6 ordu arte/eguneko0,33 €
          - 6 ordutik gora/eguneko0,40 €
          4. Noizbehinka gerta daitezkeen beharrek eraginda gune-erreserbak, metro lineala/eguneko0,834 €
          TARIFAK APLIKATZEKO ARAUAK: Eskatzailearen kontura izango dira pasabideak egin, berritu, kendu eta aparkalekuak erreserbatzeagatiko gastuak, eta baita horiek seinaleztatzekoak ere.-
          *JEZ: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga-

          Indarrean dagoen ordenantzaren arabera (udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza - 5. eranskina)

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
          • Legezko epea: hilabete bat.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
          • Eskaera eta dokumentazioa Hirigintzara bideratu
          • Teknikariaren txostena, Udaltzaingoa.
          • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • Dirubilketa arloari jakinarazi dagokion tasa et zerga jakinarazteko eta likidatzeko.
          • Udaltzaingoari jakinarazi.
          • Behin tasa ordainduta, ibi-plaka jasotzea udaletxean. Plaka jartzea interesdunaren kontura izango da.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Hirigintza - Hirigintza

          OHARRAK

          • Ibi lizentzia ematea beti izango da diskrezionala eta hirugarrenei kalterik egin gabe.
          • Ibi lizentziak ez du inolako eskubide subjektiborik sortzen, eta titularrak kendu egin beharko du Udalak hala eskatzen dionean, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, eta espaloia eta zintarria lehengo egoerara eta bere kontura jarri beharko ditu.
          • Ibiak erabilera iraunkor edo ordutegirako eman ahal izango dira.
          • Espaloia beheratu behar izanez gero, obra txikiko lizentzia eskatu beharko da.
          • Ibilgailuen zaintza denean, gutxienez 80 m2-ko azalera librea eduki beharko da, eta azalera horretan gutxienez lau ibilgailu edo 3.500 k-tik beherako kargarako furgoneta sartu beharko dira,
          • Ibiak egiteko, aldatzeko edo kentzeko obrak titularrak izendatutako pertsona gaituak egingo ditu.
          • Obrak guztiz egin ondoren, udal-zerbitzu teknikoei jakinaraziko zaie egindako lanak ikuskatu eta txostena egin dezaten, eta, horien aldeko txostena egin ondoren, eta indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritako prezio publikoa ordaindu ondoren, ibi lizentzia emango zaie.
          • Lizentzia horren plaka bereizgarriak eman aurretik, plaken kostua ordaindu beharko da.
          • Ibiaren titularrak betebehar hauek izango ditu ezinbestean:
          1. Zoladura eta disko seinalatzailea egoera onean mantentzea.
          2. Zoladura berritzea hondatuta dagoenean.
          3. Espaloia eta zintarria jatorrizko egoerara itzultzea, emandako ibi lizentzia baliogabetu ondoren.
          4. Dagokion ordenantza fiskalean ezarritako tasak ordaintzea.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra