Landa guneetan udalaz kanpoko ur hornidura sistema kolektiboentzako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herriko landa gunetan dauden eta udalaren titularitateko ez diren ur hornidura sistemak konpontzeko edo mantentzeko lanak finantzatzeko dirulaguntzak.

Dirulaguntzen helburu diren konpontze edo mantentze lanak hornidura kolektiboko sistemetakoak (sare orokorra) izango dira.

Salbuespen gisa, sistema indibidualetan egindako konpontze edo mantentze lanak diruz lagundu ahal izango dira, betiere, udal zerbitzu teknikoek aurrez egindako txostenean egiaztatzen baldin bada sare orokorrerako loturarik ezin izan dela egin arrazoi teknikoengatik edo aurrekontu handia eskatzen zuelako.

NORK ESKA DEZAKE?

Elizateetako edota landa auzoetako biztanleek bakarrik osatutako irabazi asmorik gabeko elkarteek, betiere, egoitza eta jarduera esparrua Eskoriatzako landa gunean baldin badute.

Bi elkarte edo gehiagok osatutako elkarteek, betiere, elkarte horiek Eskoriatzako Udaleko elizateetako edota landa auzoetako biztanleek bakarrik osatutakoak baldin badira.

Elkarteak baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Irabazi asmorik ez izatea eta beraien helburuen artean hobekuntzak sustatzea, elkarbizitza eta elizatearen garapen soziokulturala egotea.
  • Eusko Jaurlaritzako erroldan legez inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Norbanakoek, norbanako bezala, ezingo dute dirulaguntzarik eskatu (ikus oinarrietako 1. artikulua)..

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera-orria. (Herritarren Atarian bete beharrekoa) eta bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.

    Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu bada, horri buruzko informazio espezifikoa aurkeztu beharko da.

    Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.

    Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.

    Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

  • Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  • Txosten laburra egindako jarduera azaltzeko.
  • Obraren faktura obra egin dela ziurtatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Ohiko postaz:
  • Eskoriatzako Udala.
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

      ARGIBIDE GEHIAGO:
    • Obra eta Zerbitzuak
      Udaletxea
      Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
      626 716 944

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      ERABAKITZEKO EPEA

      • Aurreikusitako epea: hiru hilabete.
      • Legezko epea: hiru hilabete.
      • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

      LEGEAK ETA ARAUAK

      ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
      • Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
      • Eskaera eta dokumentazioa Obra eta Zerbitzuetara bideratu
      • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
      • Agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea emango da zuzentzeko, eta adieraziko zaio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
      • Batzorde informatzailearen diktamena, Lurralde eta Garapen ekonomiko jasangarria.
      • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
      • Jakinarazpena, eskatzaileari.
      • Dirulaguntza ordaintzeaz arduratzen den arloari jakinaraztea.

      ORGANO ERABAKITZAILEA

      Alkatea

      TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

      Hirigintza - Elizateak

      OHARRAK

      Dirulaguntzak jaso ditzaketen jarduerak

      Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzten gastuak landa gunetako udalaz kanpoko ur hornidura sare kolektiboetan edo, salbuespen gisa eta 1. artikuluan ezarritako moduan aurrez justifikatuta, sare indibidualetan egin beharreko jarduerak dira, betiere, honako helburuak dituztenak:

      • Ur-bilketen, ura eramateko bideen, deposituen, arazketa eta desinfekzio ekipoen edo ur horniduraren kalitatea edo fidagarritasuna hobetzeko beste elementu batzuen konponketa edo mantentze-lanak.
      • Baserriak, ur hornidurari lotunerik ez duten etxebizitzak eta eraiki berri diren etxebizitzak ur hornidura kolektiboko sareari lotzeko lotune berriak egiteko obrak. Baserrietako abeltzaintza ustiaketa instalazioetarako lotuneen kasuan, lotunea baserriak duenetik ezin dela egin justifikatu beharko da.

      Gastuak deialdiaren erabakian ezarritako epean egindako jarduerenak izan beharko dira.

      Ezingo dute diru laguntzarik jaso ondorengoei buruzko gastuek:

      • Mantentze-lanetatik edo konponketetatik haratagoko obrak eta inbertsio handiak egitea eskatzen dituztenak.
      • Auzotarren baserrietara lotuta ez dauden eta Aldundiko Nekazaritza Departamentuak ustiaketetarako eskatzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten ortu txikietarako, abeltzaintzako txaboletarako eta abarretarako lotuneak.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      DATU BABESA

      Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

      Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

      Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

      Bertaratuta:

      Eskoriatzako Udala

      Fernando Eskoriatza plaza

      20540 Eskoriatza

      Telematikoki: Eskaera-orri orokorra