Landa guneetako argiteria sistementzako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Landa auzoetako gune nagusietatik isolatuta egon eta kanpoaldean argiteria publikoa ez duten eraikinen kanpoaldean jarritako argi puntuen energia kontsumoa finantzatzen laguntzeko dirulaguntzak. Laguntzak ondorengo helburuak bete beharko dituzte:

- Eraikinaren sarrera nagusia argitzea.

- Eraikina seinaleztatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntzetarako deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen egoitza fiskala Eskoriatzan duten edo Eskoriatzan erroldatutako pertsona fisiko edo juridikoek, betiere, landa gunean jabetzan baldin badute dirulaguntzaren helburu den eraikinen bat eta eraikinak honako erabileretakoren bat baldin badu:

- Egoitza erabilera.

- Erabilera orokorra, hala nola, ermitak, auzo-lokalak...

Higiezin guztiak dagokion katastroan alta emanda egon beharko dira.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskaera-orria.Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
  • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.

  • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu bada, horri buruzko informazio espezifikoa aurkeztu beharko da.

  • Ez duela sexu-diskriminazioagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik. Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.

    Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.

  • Eranskina behar bezala beteta. (Online tramitazioa egiten dutenek, eranskin hau gehitu beharko dute eskaeran.)
  • Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza zerbitzua
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944
          943 714 042

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hiru hilabete.
          • Legezko epea: hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
          • Eskaera eta dokumentazioa Obra eta Zerbitzuetara bideratu
          • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
          • Agiriren bat falta bada, 10 eguneko epea emango da zuzentzeko, eta adieraziko zaio hala egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
          • Batzorde informatzailearen proposamena, Hirigintza, Mugikortasuna eta Ingurumena.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • Dirulaguntza ordaintzeaz arduratzen den arloari jakinaraztea.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Hirigintza - Elizateak

          OHARRAK

          Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak deialdia egiten den urteko kontsumoarenak izan beharko dira, hain zuzen ere, ondorengo baldintza guztiak eta bakoitza betetzen dituzten argi puntuenak:

          • Udalak jarritakoak edo baimendutakoak izatea.
          • Katastroan alta emanda eta auzoko gune nagusitik isolatuta dauden egoitza-eraikinetako edo erabilera orokorreko eraikinetako (ermitak, auzo-lokalak edo antzerakoak) sarrera argiztatzea.
          • Kanpoaldean argiteria publikorik ez izatea.
          • Argi puntua pizteko sistemak funtzionatzea.

          Ezarritako baldintzak ez badira betetzen, arrazoia edozein delarik ere, diru laguntza itzultzea eska dezake Udalak.

          Eskaera egiteak Eskoriatzako Udalari egoki izan daitezkeen jarduerak egiteko baimena ematea dakar. Jarduera horiek honakoak egiaztatzeko egingo dira: eskatzaileak emandako informazioa, eskatutako baldintzak betetzen diren eta dirulaguntza emanda erakunde onuradunak hartutako betebeharrak betetzen diren.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra