EITan erregistratzea (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bizitegi-erabilerako eraikinen ikuskaritza teknikoaren (EIT) txostena aurkeztea, teknikari eskudunek idatzia.

Eraikinak 50 urte bete eta hurrengo urtean aurkeztu behar da ikuskapena.

EITaren baliozkotasuna 10 urtekoa da, eta epe hori igarotakoan beste ikuskapen bat aurkeztu beharko da.

Eraikuntzaren kontserbazioa sustatzeko bitarteko bat da.

Ikuskapena egin ondoren, eraikinak EITn aurreikusitako 5 kalifikazioetako bat jasoko du, eraikinaren egoeraren arabera. Antzemandako akatsak zuzentzeko jarduerak ezarritako epeetan egin beharko dira, eta horiek egiteko dagokion obra-baimena eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Eraikin jabe orok, pertsona fisiko edo juridikoa izan, edo bere legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza zerbitzua
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944

          KOSTUA

          03 - Udalaren eskumenekoak diren bestelako gaiak:
          Hirigintza egiaztagiriak9,00 €
          Tarifarik ezarrita ez duten bestelako udal-egiaztagiriak (orriko)1,85 €
          Agiri partikularretan Alkatetzaren oniritzia edo konpultsak0,18 €
          Hiri finken aurri-egoeraren adierazpen espedienteak48,90 €
          Jarduera lizentzia behar duten jarduera espedienteak252,70 €
          Goiko espedienteak, baina lizentzia ukatzen denean164,80 €
          Aurrez jakinarazi beharreko jarduera espedienteak (lizentzia emandakoan.)128,20 €
          Goiko espedienteak, baina lizentzia ukatzen denean80,60 €
          Hirigintza lizentziak eskatzeko espedienteak, lizentzia ukatzen denean edo baimendutako obra ez egitea erabakitzen duenean interesdunak. Aurkeztutako aurrekontuaren arabera:-
          - Hirigintza lizentziaren tasaren50 %
          Hirigintzako tramiteak: Egunkarietan eta dagokion Aldizkari Ofizialean iragarkia jartzeak daukan kostuaz gain:-
          - Plan Partziala1.874,00 €
          - Plan Berezia1.874,00 €
          - Jarduera sistema aldatzea1013,30 €
          - Xehetasun azterketa1013,30 €
          - Urbanizazio proiektua1013,30 €
          - Birpartzelazio proiektua940,10 €
          - Hirigintza jarduketarako programa1013,30 €
          - Tarifarik ezarrita ez duten bestelako espedienteakKOSTE ERREALA
          Udal etxebizitza tasatutzat sailkatzea541,45 €
          Lokal bat udal etxebizitza tasatutzat sailkatzea162,45 €
          Hirigintza kontsultak32,55 €
          Arma txartelak6,50 €
          Fotokopiak.-
          DIN A-4: (ez dira 10 kopia baino gehiago egingo). Kopia bakoitza0,15 €
          DIN A-4 eta konpultsa: 5 ale baino gehiagoko konpultsetarako kopiak udal zerbitzuan bertan egin beharko dira. Aleko0,20 €
          DIN A-3: Kopia bakoitzeko0,20 €
          EITen dokumentuak tramitatzea31,30 €
          Edukiontzi organikoaren txartela eo horren bikoizketa sartu2 €

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
          • Legezko epea: ez dago.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
          • Eskaera eta dokumentazioa Hirigintzara bideratu
          • Hala badagokio, aurkeztutako EATa zuzentzeko eskaera, azterketa osorik ez badago edo formatu-baldintzak betetzen ez baditu.
          • EAT Eusko Jaurlaritzaren “Euskoregite” web-orrian erregistratzea.
          • Udal zerbitzu teknikoek EATa aztertzea. EATn jasotakoa kontuan hartuta, horri buruzko txostena egingo dute.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • EAT txostenean 1., 2. edo 3. mailako akatsak antzeman badira, akats horiek konpontzeko obrak egiteko dagokion udal-lizentzia eskatu beharko da.
          • Akatsak zuzentzeko obrak egin ondoren, akatsak konpondu izanaren ziurtagiria jaso, egiaztatu, erregistratu eta Hirigintza arloari bidali.
          • Akatsak konpondu izanaren ziurtagiria Eusko Jaurlaritzaren "Euskoregite" web-orrian erregistratzea.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Hirigintza - Hirigintza

          OHARRAK

          1.- Indarrean dagoen araudiaren arabera, honako bizitegi-eraikin hauek aurkeztu behar dute EITa:

          • 2017ko ekainaren 27a baino lehen 50 urtetik gorako antzinatasuna duten eraikinak: 2018ko ekainaren 27a baino lehen.
          • 2018tik aurrera, eraikinaren eraikuntzak 50 urte betetzen dituenean, bizilagunen komunitateak urtebeteko epea izango du EITa aurkezteko.
          • Edonola ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak emandako laguntza publikoak eskuratu nahi direnean.

          2.- Gehienez 10 urteko epean beste ikuskapen bat egin beharko da, aurreko ikuskapena ikusita eraikinaren kontserbazio-egoera berriz aztertzeko.

          3.- Eraikinaren libururik ez duten eraikinek eraikinaren Erabilera eta Mantentze Plana eduki beharko dute urtebeteko epean.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra