Udalari jakinaraztea jarduera edo negozio baten titulartasuna eskualdatu dela, Udalak jarduera horren arduraduna zein den jakin dezan.
Lizentziaren eskualdaketan parte hartzen dutenek.
01 - Jarduera | |
---|---|
Merkataritza | 485,50 € |
Zerbitzuak | 664,02 € |
Ostalaritza | 922,52 € |
Familia izaerako aisialdia (txokoa) | 169,29 € |
- 250 m2-tik 499 m2-ra bitartekoetan %100eko igoera | - |
- 500 m2 edo gehiagoko azaleretan %200eko igoera | - |
Industria: | - |
- 249 m2 arteko azaleretan | 796,84 € |
- 250 m2-tik 499 m2ra bitartekoetan | 2148,59 € |
- 500 m2 edo gehiagoko azaleretan | 3.752,33 € |
Aurrezki Kutxak, Bankuak, Entitate Finantzarioak | 7082,73 € |
Nekazaritza, abeltzantza edota baso ustiaketetara lotutakoak | 20,98 € |
Garajeak | 20,87 € |
02 - Informazio gehigarria | |
---|---|
Tarifa horiei guztiei jarduera-espedientea tramitatzeko tasa gehitu beharko zaie, eskakizun hori daukaten jardueretan. | |
Bigarrena.- Honako kasu hauetan: | |
2.1.- Establezimendua titularrak lehendik egiten zuen jarduera bat lekuz aldatzeagatik zabaltzen bada, lehenengo atalean adierazitako tarifen %50 ordainduko da. 2.2.- Jardueraren titularra aldatzea, jarduera ez baldin bada aldatzen: tarifaren %40 2.3.- Jarduera lehengo titularrak berriz zabaltzea: tarifaren % 40 | |
Hirugarrena.- Establezimenduak aldi-baterako zabaltzen direnean: | |
a) Gutxienez urtebeterako eta gehienez hiru urterako zabaltzen bada, 1. eta 2. ataletan finkatutako tarifen %80 aplikatuko da. | |
Laugarrena.- Aldi baterako zabaldutako establezimenduen kasuan, murriztutako tipoa aplikatzeko epea igaro ondoren, interesdunak aldi baterako hartu duen lokala utzi egin duela egiaztatzen ez badio Udal Administrazioari, likidazio berria egingo zaio, aplikatutako tarifa murriztua eta eranskin honen 1. eta 2. ataletan aplikatutako arau orokorraren arteko diferentzia likidatuz. | |
Bosgarrena.- %100eko hobaria emango da industria edomerkataritza jarduera berria jartzeko lokala egokitzeko, jarduera horrensustatzaileak langabezian dagoela egiaztatzen badu. % 90eko hobaria emango da egun dagoenindustria edo merkataritza jarduera baterako lokala egokitzeko, jarduera horrensustatzaileak langabezian dagoela egiaztatzen badu. % 75eko hobaria emango daindustria edo merkataritza jarduera berria jartzeko lokala egokitzeko hirilurzoruan, edo landa lurzoruan kokatutako eta egun herrian egon dagoenjarduerarako lokala egokitzeko, nahiz eta jarduera horren sustatzailealangabezian ez egon. | |
Jarduera berria izango da tasa kitatzeko unean ez denaegiten udalerrian Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergako sailkapen berarekin. | |
Seigarrena.- Epigrafe honi dagozkion tasak autolikidazio sistemaren bidez eskatuko dira zerbitzua eskatzen den unean, honako kasu hauetan:
|
Alkatea
Hirigintza - Hirigintza
Baimena ez da erabaki bidez bidez ematen. Jakinarazpena jaso izana jakinarazteko agiriarekin eta dagozkion funtzionamendu baldintzekin amaitzen da prozeduera. Epe: hilabete 1.
Jakinarazpena aurkezten den egunetik hasi ahal izango da jarduera, eta erantzule bakarrak jardueraren titularra eta ziurtagiria eman duten teknikariak izango dira.
Udalak egokitzat jotzen dituen ikuskapenak egin ahal izango ditu jardueraren funtzionamendu-arauak betetzen direla egiaztatzeko.
Tramite hori lizentzia, aitorpena edo aurretiazko jakinarazpena indarrean duten jardueren kasuan baino ez da aplikatuko, baldin eta jarduera aldatu ez bada.
Jarduera eskualdatzeak ezin du inola ere ekarri emandako baimenaren baldintzak aldatzea.
Aurretiazko jakinarazpena eta eskatutako dokumentazioa aurkezteak baimena ematen dio sustatzaileari jarduera gauzatzen jarraitzeko aurkezten duen egunetik bertatik.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra