Baja heriotzagatik eskatzen bada, ikus "Biztanleen errolda, biztanleen baja heriotzagatik".
Interesdunak eskatutako baja bada, Ikus "Biztanleen errolda, ofiziozko baja ematea interesdunak eskatuta".
Etxebizitza bat okupatzea legitimatzen duen titulua duen pertsonaren batek etxebizitza horretan bizi diren gainerakoen ofiziozko baja eskatu nahi badu Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduaren 72. artikuluan xedatutakoaren babesean, Udalari jakinarazi beharko dio pertsona horien zerrenda eta haiekin harremanetan jarri ahal izateko daturen bat (telefonoa, helbidea) eskaera-orri orokorraren bidez.
Aurreko paragrafoan aipatzen den ofiziozko baja-eskaera etxebizitzan erroldatutako ezkontideak banandu direlako bideratu bada, banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da, non jasotzen den eskaera egin duen ezkontideari bakarrik esleitu zaiola etxebizitzaren gozamena.
Adinez nagusia den edonork, izan jabea, egoiliarra, alokairu kontratuaren titularra edo arrazoitutako interesa adierazi.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Idazkaritza - Errolda
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra