Biztanleen errolda: Datu pertsonalak aldatzea
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Biztanleen erroldan datu hauetako bat aldatzea: abizenak, izena, nazionalitatea, jaiolekua edo jaioteguna, sexua, ikasketak, nortasun agiri nazionala (NAN), jaiotze herria edo probintzia...
ID007
NORK ESKA DEZAKE?
Interesa duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
Interesduna azalduz gero:
- Erroldan datu pertsonalak aldatzea inprimakia bete.
- Nortasun agiria nazionala (NAN), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
- Aldatu behar den datuaren ziurtagiria (hala badagokio, bizileku-baimena).
- Aldatu beharreko datuak adingabeko batenak badira: familia liburua edo jaiotza-agiria, ordezkaritza egiaztatzeko. Kasu horretan, Erroldan inskribatzea edo bere datuak aldatzea zaintza eta jagoletza bere gain duen gurasoak eskatuta egingo dira. Zaintza eta jagoletza dagokion ebazpen judizialez egiaztatu beharko dira. Era berean, tutoretza, harrera eta gainerako kasuetan, ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da.
Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Bere nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
- Ahalmena beste baten esku uzteko agiria beteta.
- Interesdunaren nortasun agiria nazionalaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopia. Adingabekoen kasuan, familia liburua.
NON ESKATZEN DA?
Bertaratuta:- H@ZI
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
08:00-14:30
943 714 407
ARGIBIDE GEHIAGO:- Idazkaritza
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
943 714 407
943 714 042
KOSTUA
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
ERABAKITZEKO EPEA
- Aurreikusitako epea: momentuan.
- Legezko epea: hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: baiespena.
LEGEAK ETA ARAUAK
ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
- Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.
ORGANO ERABAKITZAILEA
Ez dagokio
TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA
Idazkaritza - Errolda
OHARRAK
Udal Erroldako datuak beste Administrazio Publikoei utzi ahalko zaizkie interesdunaren aldez aurreko baimenik gabe, soilik haien eskumeneko beharrezko jarduerak egiteko eta bizilekua edo helbidea datu garrantzitsuak diren gaietarako.
DATU PERTSONALEN BABESA
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra