Kirol instalazioak alokatzea kirolaz kanpoko erabilerarako

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Egin beharreko tramitea udal kirol instalazio bat kirolekoa ez den erabilera baterako eskatu eta erreserbatu ahal izateko: kultura-ekitaldiak, jai-ekitaldiak eta antzeko beste jarduera batzuk.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusiko edonork edo bere legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Eskaera beteta eguna, ordutegia eta jarduera mota adierazita, eta behar bezala sinatuta.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

              KOSTUA

              07 - Alokairuak (ordu bete)

              * Orduka alokatutakoan, bazkide ez diren parte hartzaileek sarrera ordaindu beharko dute.

              Alokatzerakoan ordaindu beharreko fidantza:

              Epe baterako alokairuak.- Ordenantza fiskaletan lokal horretarako ezarritako hilabete bateko alokairuaren prezioa aurreratuko da, alokatutako udal lokala erabiltzeko epea amaitutakoan itzuliko dena.

              Unean uneko alokairuak.- Ordenantza fiskaletan lokal horrentzako ezarritako tarifaren %10 ordaindu beharko da.

              Erreserbak kobratzeko modua eta baja eskaera

              Kobrantzak hilaren azkenean kargatuko dira erabiltzaileak emandako kontuan.

              Baja eman nahi denean, aurreko hilaren 25a baino lehen entregatu beharko da baja eskaera kiroldegian. Alokatutako instalazioa, aurrez baja eskatu gabe, ez erabiltzeak ez du salbuetsiko instalazio horretarako ezarritako prezio publikoa ordaintzetik.
              1.- Kiroldegiko kantxa-
              1.1.- Argi gabe30,00 €
              1.2.- Argiarekin35,00 €
              2.1.- Kiroldegiko kantxa (egun osoa)1.130,00 €
              2.2.- Kiroldegiko kantxa (egun erdia)670,00 €
              3.- Minifrontoia9,00 €
              4.- Pilotalekuko kantxa-
              4.1.- Argi gabe10,00 €
              4.2.- Argiarekin13,00 €
              5.- Pilotalekuko gimnasioa31,00 €
              6.- Igerilekuko kale bat103,00 €
              7.- Igerileku osoa410,00 €

              Eskatutako instalazioaren eta eman behar zaion erabileraren arabera.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
              • Legezko epea: hiru hilabete.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
              • Dagokion aplikazio informatikoan datuak erregistratzea.
              • Teknikariaren txostena, Kirolak.
              • Batzorde informatzailearen proposamena, Kultura eta Kirola.
              • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
              • Jakinarazpena interesdunei.
              • Fidantza jartzea, horrela badagokio.
              • Kobratu.
              • Utzitako materiala edo instalazioa kontrolatzea, bai uzterakoan eta bai jasotzerakoan.
              • Fidantza itzultzea, horrela badagokio.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Alkatea

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Kultura - Kirolak

              OHARRAK

              • Erreserba egin aurretik, eskatzaileak ordainagiririk ordaintzeke duen begiratuko da; eta, hala bada, ezin izango da erreserbarik egin.
              • Erreserba baimena ematean egiten da.
              • Materialen bat behar izanez gero, eskaeran sartu beharko da.

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Eskaera-orri orokorra