Biztanleen errolda, erroldatze-agiriak eta erroldatze-ziurtagiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsona bat Eskoriatzako udal erroldan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskoriatzako biztanle erroldan inskribatuta dauden pertsonek edo bestela, dagokion baimenarekin, euren ordezkariek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Interesduna azalduz gero:

  • Nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo egoitza baimena (atzerritarren identifikazio zenbakia, AIZ).

Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Nortasun agiri nazionala (NANa), pasaportea edo egoitza baimena (atzerritarren identifikazio zenbakia, AIZ).
  • Biztanleen erroldako agiriak jasotzeko baimena.
  • Interesdunaren NANaren, pasaportearen, edo AIZaren fotokopia. Adin txikikoak direnean, familia liburua.

Eskaera telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez eginez gero, datu hauek eman beharko dira: nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo egoitza baimena (AIZ), helbidea, izena eta bi abizenak. Dokumentua erroldatutako helbidera bidaliko da.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

    Telefonoz:
  • 943 714 407

    Posta elektronikoz:
  • hazi@eskoriatza.eus

    Ohiko postaz:
  • Eskoriatzako Udala.
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

      ARGIBIDE GEHIAGO:
    • Idazkaritza
      Udaletxea
      Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
      943 714 407

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        ERABAKITZEKO EPEA

        • Aurreikusitako epea: momentuan.
        • Legezko epea: hiru hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

        LEGEAK ETA ARAUAK

        ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Ziurtagiria egin eta interesdunari ematea
        • Eskaera telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez egin bada, eskaera egin den egunean bertan eramango da dokumentua Correosera, eta eskatzailea erroldatuta dagoen etxera bidaliko da.

        ORGANO ERABAKITZAILEA

        Ez dagokio

        TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

        Idazkaritza - Errolda

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        DATU BABESA

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

        Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

        Bertaratuta:

        Eskoriatzako Udala

        Fernando Eskoriatza plaza

        20540 Eskoriatza

        Telematikoki: Eskaera-orri orokorra