Biztanleen errolda: Bizikidetza agiriak eta ziurtagiriak
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Etxebizitza berean erroldatutako pertsona guztien berri ematen duten dokumentuak dira.
Bizikidetza agiriak eta ziurtagiriak bi motatakoak izan daitezke:
- Interesduna zenbat pertsonarekin bizi den jasotzen duen agiria edo ziurtagiria (1. motako ziurtagiria).
- Interesduna norekin bizi den jasotzen duen agiria edo ziurtagiria, pertsona horien guztien datu eta guzti (izenak eta abizenak, etab.) (2. motako ziurtagiria).
ID009
NORK ESKA DEZAKE?
Eskoriatzako Biztanleen Udal Erroldan dagoen edonork edo, behar bezala baimenduta, bere ordezkariak.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
1. motarako:
Interesduna azalduz gero:
- Bere nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ). Eskaera telefonoz, posta elektronikoz edo WhatsAppez eginez gero, segurtasun arrazoiak direla-eta, interesdunak datu hauek eman beharko ditu: nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakia, helbidea eta izen-abizenak.
Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Bere nortasun agiri nazionala (NAN), atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea.
- Biztanleen erroldako agiriak jasotzeko baimena inprimakia.
- Interesdunaren nortasun agiri nazionala (NAN), atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea, gidabaimena edo bizileku-baimena . Adingabekoen kasuan, familia liburua.
2. motarako:
- Eskatzailearen nortasun agiri nazionala (NAN), atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ) edo pasaportea.
- Biztanleen erroldako agiriak jasotzeko baimena inprimakia, adinez nagusiak diren guztiek sinatuta, eta baimena ematen duten pertsona guztien nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren kopia. Adingabekoen kasuan, familia liburua.
NON ESKATZEN DA?
Bertaratuta:- H@ZI
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
08:00-14:30
943 714 407
Ohiko postaz:- Eskoriatzako Udala.
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540
1. motakoa bada, honela ere bai:
- Telefonoz: 943 71 44 07
- Posta elektronikoz: udala@eskoriatza.eus
- WhatsAppez: 650 49 51 65
KOSTUA
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
ERABAKITZEKO EPEA
- Aurreikusitako epea: momentuan.
- Legezko epea: hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.
LEGEAK ETA ARAUAK
ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntez egin bada, eskaera egin den egunean bertan eramango da dokumentua Correosera, eta eskatzailea erroldatuta dagoen etxera bidaliko da.
ORGANO ERABAKITZAILEA
Ez dagokio
TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA
Idazkaritza - Errolda
OHARRAK
Agiri horiek guztiak momentuan lor daitezke leihatilan, baina ez posta bidez eskatu badira. Kasu horretan, Udalak posta arruntez bidaliko ditu, bi eguneko epean, erroldatutako helbidera.
DATU PERTSONALEN BABESA
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra