Biztanleen errolda: Alta omisioagatik
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Eskoriatzako udalerrian bizi arren Espainiako inongo biztanle erroldetan agertzen ez diren pertsonak Eskoriatzako biztanleen udal erroldan inskribatzea.
ID004
NORK ESKA DEZAKE?
Eskoriatzan ohiko bizilekua duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
A) Biztanleen udal erroldan alta emateko eskaera (eredu normalizatua), behar bezala beteta eta bertan agertzen diren adin nagusiko pertsona guztiek sinatuta.
Eskaera ordezkariak egiten badu: Ahalmena beste baten esku uzteko agiria. Interesdunaren nortasun agiri nazionalaren edo bere nortasuna ziurtatzen duen beste agiriren baten fotokopia.
B) Adindunen eta emantzipatutako adingabeen nortasun agiri nazionala, atzerritarren identifikazio zenbakia edo pasaportea. Eta, baita bizilekua egiaztatzeko dokumentazioa ere.
C) Bizilekua egiaztatzeko agiria:
Honako agiriren batek balioko du:
- Etxebizitzaren salerosketa-eskritura edo Jabetza Erregistroko ohar soila.
- Testamentua, dohaintzaren eskritura.
- Banantzearen edo dibortzioaren epaia, non ezkontide bati esleitzen zaion etxebizitzaz gozatzea eta berori erabiltzea. Epaiaren amaieran epaia irmoa dela jasotzen duen diligentzia agertu beharko da.
- Etxea alokatua izanez gero, kontratuarekin: indarrean dagoen alokairu kontratua, maizterraren izenean.
- Etxea alokatua izanez gero, kontraturik gabe: Erroldatzeko baimena inprimakia beteta eta jabeak sinatuta eta nortasun agiriaren eta etxebizitzaren eskrituraren fotokopia.
- Etxebizitzan alta ematen duen pertsona ez denean ez jabea ez maizterra: adinez nagusia den eta helbide horretan erroldaturik dagoen pertsona batek berariaz eta idatziz emandako baimena aurkeztu beharko da. Pertsona horrek etxebizitzaren benetako jabetza duela egiaztatzen duen agiriren bat izan beharko du: jabetza-titulua, alokairu-kontratua eta kontratua indarrean dagoela egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena... Horrez gain, "Udal biztanleen erroldan alta emateko baimena" ematen duen pertsonaren nortasun agiri nazionala edo identifikaziorako beste dokumentu bat ere aurkeztu beharko da.
BESTE DOKUMENTU BATZUK:
- Adingabeak erroldatzeko:
- Familia liburua edo jaiotza ziurtagiria, adingabeak ageri direnak.
- Kasu bakoitzean dagokion dokumentazioa gehitu:
- 14 urtera arte: familia liburua edo jaiotza ziurtagiria, identifikazio agiririk ez badute.
- 14 urtetik gorakoak: adin nagusikoentzat eskatzen diren identifikazio agiri berberak.
Identifikazio dokumentuek indarrean egon behar dute
- Guraso bakar batekin erroldatzea:
- Bi gurasoen adostasuna aurkeztu beharko da, edo, bestela, epailearen baimena.
- Bien adostasuna aurkeztu ezin bada, kasu bakoitzari dagokion dokumentuaren araberako aitorpena aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta adingabeak erroldatuko diren pertsonak sinatuta:
- Gurasoen erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa badu.
- Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez badago.
NON ESKATZEN DA?
Bertaratuta:- H@ZI
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
08:00-14:30
943 714 407
ARGIBIDE GEHIAGO:- Idazkaritza
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
943 714 407
KOSTUA
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
ERABAKITZEKO EPEA
- Aurreikusitako epea: hiru hilabete.
- Legezko epea: hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: baiespena.
LEGEAK ETA ARAUAK
ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
- Eskaera eta dokumentazioa dagokion Administrazioari edo zerbitzuari bidali.
- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.
- Baldintzak betetzen ez badira, eskaera ez onartzeko erabakia jakinaraztea eskatzaileari.
ORGANO ERABAKITZAILEA
Alkatea
TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA
Idazkaritza - Errolda
OHARRAK
Tramitea zuzen egiteko, Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du, edota egoki iritzitako egiaztapenak egin.
DATU PERTSONALEN BABESA
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra
koriatza.eus)