BERBALAGUNAK egitasmoan izena ematea, euskara praktikatzeko.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Euskaraz hitz egin nahi duten herritarrak elkartzeko gunea da Berbalagunak, bertan elkartzen dira euskaraz normaltasunez egiten duten herritarrak eta euskara praktikatu nahi dutenak.

Berbalagun taldeak astean behin elkartzen dira, ordubetez. Taldeak sortzeko kontuan hartuko dira interesdunek libre dituzten egun eta orduak eta euren zaletasunak . Gutxienez bi lagunekoak izango dira taldeak, baina kide gehiagokoak izatea hobesten da.

Parte-hartzea borondatezkoa da, beraz taldea nahi den momentuan utzi ahal izango da, koordinatzaileari behar bezala jakinarazi ondoren.

Izena emateko epea: urte guztian zabalik.

NORK ESKA DEZAKE?

Hauetako kasuren baten dagoenak:

  • Euskara praktikatu nahi duenak.
  • Euskara maila hobetu nahi duenak.
  • Euskara ikasten ari direnei prozesuan lagundu nahi dietenak.
  • Ikasitako euskara erabili edo praktikatu nahi duenak.
  • Erdi ahaztuta duen hizkuntza berreskuratu nahi duenak.
  • ...

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Ez da agiririk aurkeztu behar.

NON ESKATZEN DA?

    ARGIBIDE GEHIAGO:
  • Euskara zerbitzua
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 3. solairua 20540 ESKORIATZA
    943 714 688

      • WhatsAppez: 636 78 59 71

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      ERABAKITZEKO EPEA

      • Aurreikusitako epea: momentuan.

      LEGEAK ETA ARAUAK

      Ez dagokio.

        ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera jaso.
        • Euskara zerbitzura bidali.
        • Berbalagunak taldeko koordinatzaileari bidali.
        • Talde baten sartu den jarraipena egin.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Ez dagokio

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Kultura - Euskara

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra