Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Norberaren jabetzako txakurrak, behin mikrotxipa jarri ondoren, arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erroldan erregistratzea.

NORK ESKA DEZAKE?

REGIAn erregistratutako animalien titularrak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak udal erroldan inskribatzeko eskaera.
  • Eskatzailearen NANa (nortasun agiri nazionala), AIZ (atzerritarren identifikazio zenbakia) edo pasaportea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia ematen duen ebazpena, administrazio eskudunak emana.
  • Erantzukizun zibileko aseguru-poliza, gutxienez 120.000 eurokoa, animaliak egindako kalteei erantzuteko, baita jabea ez den beste pertsona baten zainpean dagoenerako ere.
  • Poliza horren ordainagiria.
  • Animaliaren osasun-kartilla.
  • Albaitariaren agiria, duela gutxi emana, animaliaren osasun egoera egiaztatu eta oso arriskutsu egiten duen gaixotasun edo arazorik ez duela ziurtatzen duena.
  • Txakurra erroldatu zeneko inprimakia.
  • Hala bada, animalia antzututa dagoela adierazten duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Udaltzaingoa
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
            943 714 532

            KOSTUA

            01 - Animaliak edukitzeagatik eta zainketa zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa
            1- Animalia arriskutsuen erroldan alta ematea32,30 €
            2- Bide publikotik txakurrak jasotzea:-
            2.1- Txakurra jasotzea32,30 €
            2.2.- Txakurtegian edukitzea (egun bakoitzeko)11,50 €
            3- Txartel berri bakoitza (berria egitea, berriztatzea, galtzeagatik...)7,30 €

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: astebete.
            • Legezko epea: hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa Udaltzaingora bideratu
            • Teknikariaren txostena, Udaltzaingoa.
            • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Txartela jaso

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Alkatea

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            Arriskutsua izan daitekeen animalia bat autonomia-erkidego batetik bestera lekualdatzen bada, iraunkorki edo hiru hilabete baino gehiagoz, jabeak kasuan kasuko udal-erregistroetan inskripzio egokiak egin beharko ditu.

            Txakurrarekin doan edonork eraman beharko du txartela.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Eskaera-orri orokorra