Testuak gazteleratik euskarara itzuli eta euskaraz sortutako testuak zuzentzeko zerbitzua da.
Itzuliko/zuzenduko diren testuak zabalkunde publikokoak edo behin eta berriz erabiltzekoak izan beharko dira, eta hauetarikoak: kartelak, errotuluak, publizitate-orriak, inprimakiak, material-zerrendak, fakturak, menuak...
Aldiz, ez dira itzuliko/zuzenduko, elkarte edo taldeen barne agiriak (adibidez, aktak).
Orri bateko testuak itzuliko/zuzenduko dira, hortik gorakorik ez.
Eskoriatzako talde, elkarte, enpresa nahiz pertsona fisikoek.
Zuzendu edo itzuli beharreko dokumentua, formatu digitalean.
Emailez bidaliko dira itzulpen zerbitzura: itzultzailea@eskoriatza.eus
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ez dagokio.
Ez da maketazio lanik egingo.
Ez dagokio
Kultura - Euskara
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra