AUZOKO hizkuntza harrera egitasmoa da, euskaraz bizi diren herritarrak eta euskaratik urruti daudenak batzen dituena. Astero ordubeteko saioan elkartzen dira batzuk eta besteak, eta jatorri desberdinetako herritarrak izanik, elkar ezagutu eta euskarara lehenengo hurbilpena egingo dute.
Auzoko programan parte-hartzea borondatezkoa da. Auzoko programa euskararako lehen hurbilpena da, euskarazko hitz eta esaldi gutxi batzuk ikasteko (agurrak, zenbakiak,...) baina ez da, berez, euskara ikasteko, horretarako Leintz Udal Euskaltegira joan beharko da.
Eskaera aurkezteko epea: Urte guztian zabalik.
16 urtetik gorako edozein herritarrek.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ez dagokio.
Ez dagokio
Kultura - Euskara
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra