Interneteko zerbitzuetara sartzeko identifikazio gakoa eskuratzea: B@kQ ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskoriatzako Udalean B@kQ ziurtagiri kualifikatua lor daiteke. Ziurtagiri horrek aukera eskaintzen du Eskoriatzako Udalaren eta beste erakunde publiko batzuen (Euskadiko udalak, foru-aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatzeko eta izapideak egiteko.

B@kQ bitarteko bat da pertsona fisikoak identifikatzeko, autentifikatzeko eta pertsona horiek elektronikoki sinatu ahal izateko.

Hori lortzeko, aurrez aurreko identifikazioa eskuratu behar da, eta, beraz, gure H@ZI bulegora joan behar da, NANarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urte beteta eta gaitasun juridiko zein jarduteko gaitasun osoa duen edonork.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Estatuko herritarra bada:
    • Nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo gidabaimena.
  • Atzerritarra bada: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoaren parte diren estatuetako herritarra:
    • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
    • Batasuneko Herritar Kideen Erregistroak emandako ziurtagiria.
  • Europar Batasunetik kanpoko herritarrak:
    • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
    • Jatorrizko bizileku-txartela, indarrean egon beharko dena.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

                  Hemen ere eska daiteke:

                  ESKORIATZAKO OSASUN ZENTROA

                  Eduardo Gorosarri 7, behea 20540 ESKORIATZA

                  Telefonoa, 943714452

                  KOSTUA

                  Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                  ERABAKITZEKO EPEA

                  • Aurreikusitako epea: momentuan.
                  • Legezko epea: ez dago.
                  • Administrazio isiltasunaren eragina: ez dagokio.

                  LEGEAK ETA ARAUAK

                  • Hitzarmena Izenperekin.
                  • Eskoriatzako Udalaren administrazio elektronikoaren zenbait alderdi arautzen dituen ordenantza.

                  https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2014/12/31/c1411554.pdf

                    ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                    • Aplikazioan sartu, eskaera egin eta inprimatu.
                    • Eskatzaileak sinatu.
                    • Kopia bat eskatzaileari eman.
                    • Izenpera bidali.

                    ORGANO ERABAKITZAILEA

                    Ez dagokio

                    TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

                    Idazkaritza - Beste batzuk

                    OHARRAK

                    • Onartutako beste edozein identifikazio-sistemaren bidez ere sartu daiteke Eskoriatzako Udalaren egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara. Adibidez: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, NAN-e,…).

                    DATU PERTSONALEN BABESA

                    DATU BABESA

                    Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

                    Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

                    Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

                    Bertaratuta:

                    Eskoriatzako Udala

                    Fernando Eskoriatza plaza

                    20540 Eskoriatza

                    Telematikoki: Eskaera-orri orokorra