Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteentzako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

Eskaerak aurkezteko epea: deialdia irekitzen denetik (martxoa), hilabeteko epea.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako eta Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeek, baldin eta gizarte zerbitzu jarduerak Eskoriatzan garatu edota betetzen badituzte edo zerbitzuaren onuradunak eskoriatzarrak badira, eta jarduera horiek dirulaguntza honetako helburuarekin bat baldin badatoz.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

1. Dirulaguntza eskaera. Bertan, honako hauek jasotzen dira:

  • Berariazko baimena zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko (baimenik ematen ez bada, horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira).
  • Zinpeko aitorpena, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan adierazitako debeku-kausetako batean ere ez dagoela adierazten duena.
  • Beste erakunde batean kontzeptu horrengatik diru-laguntza eskatu izanari buruzko zinpeko aitorpena.

2.Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • Elkarteari buruzko datuak (I.Eranskina).
  • Identifikazio Fiskaleko Kodea.
  • Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan helbide sozialari buruzko informazioa agertu beharko da.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko ezinbestekoa izango da diruz lagundutako aktibitateakedo jarduerak eginak izatea eta udaletxean ondoko agiriak aurkeztea:

  1. Eskaera orri orokorra.
  2. Eskaera orriarekin batera, diruz lagundutako proiektuari buruzko memoria aurkeztu beharko da (II. eranskina). Bertan, besteak beste, honakoak jasotzen dira:
    • Diruz lagundutako proiektua dela-eta izandako sarreren eta gastuen balantzea, hasieran aurkeztutako aurrekontuari egokitu dela egiaztatzeko. Balantze hori organo eskudunak onartuta eta erakundeko idazkariak ziurtatuta egon beharko da. Hasieran aurkeztutako aurrekontuari zein neurritan egokitu zaion balantzea egiaztatzeko, justifikazioarekin batera hasierako aurrekontuarekiko balantzeak izandako desbideraketa taula aurkeztu beharko da, eta desbideraketarik izanez gero, horiek justifikatzeko txostena ere egin beharko da.
    • Proiektuak sortutako gastuen zerrenda sailkatua (JUSTIFIKATZEKO KONTUA) honako hauekin: hartzekodunaren identifikazioa, faktura zenbakia edo froga-balio baliokidea duen dokumentua, zenbatekoa, fakturaren data eta ordainketa eguna.
    • Eskatutako beste dirulaguntzen aitorpena.

3.-Gastuen justifikazioa:

  • Jarduerak sortutako gastuen jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira (ordainketa egiaztatuta) behar bezala beteta. Diruz lagundutako jarduera osoarengatik aurkeztu beharko dira fakturak, nahiz eta Udalak emandako dirulaguntza hasierako aurrekontua baino txikiagoa izan.
  • Justifikatuko diren gastu guztiak erakunde eskatzailearen izenean egon behar dira, dirulaguntza jasotako urteko data izan behar dute eta diruz lagundutako proiektuarekin bat etorri behar dira.
  • Fakturek, gutxienez, honako hauek izan beharko dituzte:
    • Faktura egiten duen enpresa edo pertsona fisikoaren datu guztiak: izena, helbidea, Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) edo Nortasun Agiria (NAN).
    • Diru laguntzaren onuradunak ordaintzeko jaulkitako fakturak izan beharko dira, eta bertan jaso beharko dira bere izena, helbidea eta IFK, kontzeptua, unitateak, koste totala unitateko, koste totala eta Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ) banakatua edo BEZ barne den, faktura zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa modua. BEZa salbuetsita duten operazioetan hori egiteko arauaren erreferentzia jaso beharko da.
  • Langileen gastuak justifikatzeko:
    • Jarduerarekin lotutako langile guztien zerrenda, erakundeko ordezkariak ziurtatua; bertan adierazi beharko da bakoitzak egindako lan edo funtzioak, horretan emandako denbora eta kostea.
    • Kontratuak, nominak, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren buletinak (TC/1 eta TC/2 dokumentuak) edo erregelamenduz horiek ordezkatzen dituztenak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) kontzeptuagatik egindako atxikipenak Ogasunean sartu izanaren dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

        ARGIBIDE GEHIAGO:
      • Gizarte zerbitzuak
        Udaletxea
        Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
        943 713 136
        943 714 042

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        ERABAKITZEKO EPEA

        • Aurreikusitako epea: bi hilabete.
        • Legezko epea: bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

        LEGEAK ETA ARAUAK

        ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen proposamena, Gizarte Ongizatea.
        • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Diruzaintzari jakinarazi.
        • Ordainketa egin eskaeran adierazitako kontu korrontean.

        ORGANO ERABAKITZAILEA

        Alkatea

        TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

        Gizarte zerbitzuak - Gizarte

        OHARRAK

        • Eskatzaileek Udalarekin zorrik duten begiratu.
        • Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.
        • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte.
        • Udal honek aurreko urteetan emandako dirulaguntza behar bezala justifikatuta izan beharko dute.
        • Justifikatzeko epeari dagokionez, eskatutako dokumentazioa deialdiko urteko azaroaren bukaeran aurkeztu beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        DATU BABESA

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

        Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

        Bertaratuta:

        Eskoriatzako Udala

        Fernando Eskoriatza plaza

        20540 Eskoriatza

        Telematikoki: Eskaera-orri orokorra