Lizentzia lortzea finka edo lokal bat bitan edo gehiagotan banatzeko (zatitzeko), edo finka edo lokal bat beste bati gehitzeko. Hiri-lurzorua edo lurzoru urbanizagarria.
Pertsona fisiko edo juridiko interesdunek edo beren legezko ordezkariak.
03 - Partzelak banandu eta bateratzeko lizentzia | |
---|---|
Hiri lurretan: | 251,57 € |
Landa lurretan: | 75,56 € |
Alkatea
Hirigintza - Hirigintza
Lizentzia ematen da dagokion egintza formalizatu den dokumentu publikoa Udalean aurkezteko baldintzapean, hots, dokumentu publikoa lizentzia eman eta hiru hilabeteren buruan aurkeztekotan Udalean; eta aurkeztu ezean, lizentzia iraungi egiten da.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra