Drogomenpekotasunak eta beste adikzio psikologikoak tratatzeko udal dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adikzio arazoengatik tratamenduan dauden Eskoriatzako herritarrei tratamendu-zentroetarako joan-etorriak erraztea, lehentasuna emanez EAEko tratamendu zentro publiko eta kontzertatuetara egiten diren bidaiei.

Eskaera aurkezteko epea: deialdia irekitzen denetik (martxoa), abenduaren 31 arte.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskoriatzan erroldatuta dagoen edozeinek edota horren legezko ordezkariak, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

1.- Dirulaguntza eskaera inprimakia. Bertan, honako hauek jasotzen dira:

  • Berariazko baimena zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko (baimenik ematen ez bada, horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira).
  • Zinpeko aitorpena, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan adierazitako debeku-kausetako batean ere ez dagoela adierazten duena.
  • Beste erakunde batean kontzeptu horrengatik diru-laguntza eskatu izanari buruzko zinpeko aitorpena.

2.-Eskaera-orriarekin batera ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

  • Bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiria (eskatzailea, ezkontidea eta euren kargura dauden seme-alabak).
  • Tratamendu zentroak egindako ziurtagiria, non adieraziko den tratamenduan gutxienik 2 hilabetez aritu izana.

NON ESKATZEN DA?

        ARGIBIDE GEHIAGO:
      • Gizarte zerbitzuak
        Udaletxea
        Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
        943 713 136
        943 714 042

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        ERABAKITZEKO EPEA

        • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
        • Legezko epea: bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

        LEGEAK ETA ARAUAK

        ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
        • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
        • Batzordeari informazioa eman. Gizarte Zerbitzuak
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.

        ORGANO ERABAKITZAILEA

        Alkatea

        TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

        Gizarte zerbitzuak - Adikzioak

        OHARRAK

        • Eskatzailea Eskoriatzan erroldatuta egon beharko da. Tratamenduan zehar Eskoriatzan erroldatuta egoteari uzten badio, erroldan baja ematen duen egunetik ez du laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
        • Tratamendu programan gutxienez bi hilabetez egon ostean eskatu ahal izango dira dirulaguntzak. Dirulaguntzak tratamendua hasi zen egunera arteko atzera eragina izango du.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        DATU BABESA

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

        Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

        Bertaratuta:

        Eskoriatzako Udala

        Fernando Eskoriatza plaza

        20540 Eskoriatza

        Telematikoki: Eskaera-orri orokorra