Arrisku-egoeran, arrisku handiko egoeran edo babesik gabeko egoeran dauden adingabeak dituzten familiei , eta helduei laguntza terapeutikoa edota hezkuntza laguntza emateko programa bat da.
Familia-nukleoan egindako balorazio-prozesu baten ondoren, bertako adingabeen artean arrisku arin edo ertaineko egoerak detektatzen direnean, pertsona edo familia-nukleoei ematen zaien laguntza-programa da.
Babesgabetasun edo bazterkeria egoera edo arriskuan dauden helduei ere laguntza eskainiko zaie.
Borondatezko esku-hartze testuinguru batean, Udalak baliabideak eskaini behar dizkie gurasoei eta adingabeei, adingabearen garapen egokirako baldintzak berrezartzeko.
Arrisku-egoera arin eta ertainetan eskuduntza Udalarena da, eta egoera larrienetan, Gipuzkoako Foru Aldundiarena.
Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak jaso
behar dira:
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Arrisku-egoera arin eta ertainetan, Udala.
Arrisku larrietan, Gipuzkoako Foru Aldundia da.
Gizarte zerbitzuak - Familia eta adin txikikoak
ARRISKU EGOERA:
Norberaren, familiaren edo inguruko ingurumarien ondorioz, adingabearen garapen pertsonala edo soziala kaltetzen duen egoera, gurasoek edo tutoreek dagozkien erantzukizunak hartzen ez dituztenean edo osorik hartzerik ez dutenean, eta familia-gunetik adingabea banatu beharrik izan gabe. Esku hartuko litzateke arrisku faktoreak ezabatu ahal izateko.
ARRISKU HANDIKO EGOERA:
Berehala neurri babeslerik sartu ezean, babesik gabeko egoera batean egongo litzateke adingabea. Esku-hartzeak eskatzen du jarduera batzuk abian jartzea, familian haurren ongizatea kaltetzen duten egoerak gutxitu edo kentzeko, eta ahal dela gurasoen laguntza lortu behar da, haiengandik banatzeko neurririk hartu behar ez izateko.
BABESIK GABEKO EGOERA:
Adingabeak zaintzeko legeek ezarritako babes-betebeharrak betetzen ez dituztenean edo ezinezkoa zaienean edo desegoki betetzen dituztenean, adingabeek behar duten laguntza moral edo materialik ez dutenean. Halako egoeretan, gertakarien larritasunak aholkatzen du adingabea familiatik banatzea, eta erakunde publikoak hartuko du beregain adingabearen tutoretza eta aldi batez etengo da gurasoen agintea edo ahala.
Arrisku-egoera arin eta ertainak Udalaren eskumena dira, eta arrisku handiko eta babes gabeko egoerak, berriz, Foru Aldundiaren eskumena.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra