Garapenerako lankidetza-programak lantzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Garapen bidean diren herrialdeetan lankidetza-proiektuetarako dirulaguntzak dira.

Udalak dirulaguntza hauek urtero argitaratzen ditu.

2024ko dirulaguntzak eskatzeko epea bukatuta dago.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Dirulaguntza eskatu ahal izango dute legez eratutako irabazi-asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundeek, euren jarduerak dirulaguntzaren helburuarekin bat baldin badatoz.
  • Dirulaguntza hauetatik kanpo geratuko dira Estatuaren erakundeak eta haren mende dauden zerbitzuak, Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Toki Administrazioa eta irabazi-asmoa duten erakundeak.
  • Debagoienean izan beharko dute egoitza soziala edo ordezkaritza eta administrazio-egitura iraunkorra.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen erregistroan edo beste erregistro publikoren batean inskribatuta egotea eta identifikazio fiskaleko kodea izatea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Dirulaguntza eskaera. Orrian bertan aitortu beharko ditu honako hauek:
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
    • Ez duela hasita edo tramitean administrazioari dirua itzultzeko inolako prozedurarik.
    • Ez duela jarduera bererako beste dirulaguntzarik eskatu. Eskatu badu, horri buruzko dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da.
    • Ez duela sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den araudia urratzeagatik administrazio-zigorrik, ez zigor penalik.
    • Bere xede edo helburuak ez direla emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuneko printzipioaren kontrakoak.
    • Ez duela 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 ataletan jasotako debekurik.
  • GKEaren proiektuari buruzko datuak (I.Eranskina)
  • Eusko Jaurlaritzako elkarte eta entitate-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria. Ziurtagiri horretan helbide sozialari buruzko informazioa agertu beharko da.
  • Eskoriatzako Udalak zuzenean eskatuko dizkie beste administrazio batzuei eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituela egiaztatzeko behar diren datuak. Eskatzailea eskaera-orrian horren aurka agertzen bada, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoakegunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
  • 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa bete beharko da, eta ondorioz, adin txikikoekin ekintzak edo jarduerak modu jarraian egiten dituztenek kasuetan Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horrek gehienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko du.

:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::

DIRULAGUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA

Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko ezinbestekoa izango da diruz lagundutako aktibitateakedo jarduerak eginak izatea eta udaletxean ondoko agiriak aurkeztea:

1. Eskaera orri orokorra.

2. Eskaera orriarekin batera, diruz lagundutako proiektuari buruzko memoria aurkeztu beharko da (II. eranskina). Bertan, besteak beste, honakoak jasotzen dira:

  • Diruz lagundutako proiektua dela-eta izandako sarreren eta gastuen balantzea, hasieran aurkeztutako aurrekontuari egokitu dela egiaztatzeko. Balantze hori organo eskudunak onartuta eta erakundeko idazkariak ziurtatuta egon beharko da. Hasieran aurkeztutako aurrekontuari zein neurritan egokitu zaion balantzea egiaztatzeko, justifikazioarekin batera hasierako aurrekontuarekiko balantzeak izandako desbideraketa taula aurkeztu beharko da, eta desbideraketarik izanez gero, horiek justifikatzeko txostena ere egin beharko da.
  • Proiektuak sortutako gastuen zerrenda sailkatua (JUSTIFIKATZEKO KONTUA) honako hauekin: hartzekodunaren identifikazioa, faktura zenbakia edo froga-balio baliokidea duen dokumentua, zenbatekoa, fakturaren data eta ordainketa eguna.
  • Eskatutako beste dirulaguntzen aitorpena.(III.eranskina)
  • Berdintasunarekin zerikusia duten betebeharrak egiaztatzeko:

    • Kasuaren arabera, eta lehendik eskatuta ez badago, dokumentazioa grafikoa aurkeztuko da: kartelak, egitarauak, eskuorrriak, ...

  • Adikzioen prebentzioarekin zerikusia duten betebeharrak egiaztatzeko:

    • Kasuaren arabera, eta lehendik eskatuta ez badago, dokumentazioa grafikoa aurkeztuko da: kartelak, egitarauak, eskuorrriak, …

3. Gastuen justifikazioa

  • Jarduerak sortutako gastuen jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira (ordainketa egiaztatuta) behar bezala beteta. Diruz lagundutako jarduera osoarengatik aurkeztu beharko dira fakturak, nahiz eta Udalak emandako dirulaguntza hasierako aurrekontua baino txikiagoa izan.
  • Justifikatuko diren gastu guztiak erakunde eskatzailearen izenean egon behar dira, dirulaguntza jasotako urteko data izan behar dute eta diruz lagundutako proiektuarekin bat etorri behar dira.
  • Fakturek, gutxienez, honako hauek izan beharko dituzte:
    • Faktura egiten duen enpresa edo pertsona fisikoaren datu guztiak: izena, helbidea, Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK) edo Nortasun Agiria (NAN).
    • Diru laguntzaren onuradunak ordaintzeko jaulkitako fakturak izan beharko dira, eta bertan jaso beharko dira bere izena, helbidea eta IFK, kontzeptua, unitateak, koste totala unitateko, koste totala eta Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ) banakatua edo BEZ barne den, faktura zenbakia, jaulkipen data eta ordainketa modua. BEZa salbuetsita duten operazioetan hori egiteko arauaren erreferentzia jaso beharko da.
  • Langileen gastuak justifikatzeko:
    • Jarduerarekin lotutako langile guztien zerrenda, erakundeko ordezkariak ziurtatua; bertan adierazi beharko da bakoitzak egindako lan edo funtzioak, horretan emandako denbora eta kostea.
    • Kontratuak, nominak, Gizarte Segurantzari kotizatu izanaren buletinak (TC/1 eta TC/2 dokumentuak) edo erregelamenduz horiek ordezkatzen dituztenak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) kontzeptuagatik egindako atxikipenak Ogasunean sartu izanaren dokumentuak.

NON ESKATZEN DA?

        ARGIBIDE GEHIAGO:
      • Gizarte zerbitzuak
        Udaletxea
        Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
        943 713 136

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        ERABAKITZEKO EPEA

        • Aurreikusitako epea: bi hilabete.
        • Legezko epea: bi hilabete.
        • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

        LEGEAK ETA ARAUAK

        ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
        • Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
        • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
        • Batzorde informatzailearen proposamena, Gizarte Zerbitzuak eta Kirola.
        • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
        • Jakinarazpena, eskatzaileari.
        • Diruzaintzari jakinarazi.
        • Ordainketa egin eskaeran adierazitako kontu korrontean.

        ORGANO ERABAKITZAILEA

        Alkatea

        TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

        Gizarte zerbitzuak - Gizarte

        OHARRAK

        • Eskatzaileek Udalarekin zorrik duten begiratu.
        • Urtero argitaratutako deialdia da eta eskaerak aurkezteko epea deialdi bakoitzean zehazten da.
        • GKE bakoitzak ezin izango ditu aurkeztu 2 proiektu baino gehiago urtean zehar egiteko.
        • Justifikatzeko epeari dagokionez, eskatutako dokumentazioa dirulaguntza ematen den hurrengo urteko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        DATU BABESA

        Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

        Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

        Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

        Bertaratuta:

        Eskoriatzako Udala

        Fernando Eskoriatza plaza

        20540 Eskoriatza

        Telematikoki: Eskaera-orri orokorra