Gizarte Larrialdietarako Laguntza Ekonomikoak (GLL)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izaera ekonomiko eta dirulaguntzazko behin-behineko prestazioak dira, behar beste baliabide ez duten pertsonei zuzenduta daudenak. Beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko gastu espezifikoei aurre egitea da euren helburua, gizarte bazterkeria-egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko xedearekin.

Eusko Jaurlaritzak diru kopuru bat ematen dio Udalari horretarako eta Udalak osatu egiten du diru gehiago jarriz.

Eskaerak aurkezteko epea: urte guztian zabalik.

NORK ESKA DEZAKE?

IInteresdun den edozeinek edo, behar den baimenarekin, bere legezko ordezkariak.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eskoriatzan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea, eta gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
  • Bizikidetza-unitatea osatzea, gutxienez, eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
  • 18 urte beteak izatea.
  • Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan (Dekretuaren 7. orrian) jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak.
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea. Beharrezko baliabideak ez dituela uste izango da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan (Dekretuaren 15. orrian) zehaztutako baldintzak betetzen badira.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

Hitzordua hartzeko erabiltzailearen ondorengo datuak jaso
behar dira:

  • Eskatzailearen egoera eta/edo familia egoera egiaztatzeko dokumentuak, eta bizikidetza-unitate independentearen egiaztagiria: NANa (nortasun agiri nazionala), familia-liburua, izatezko bikoteen erregistroa, banantzeari edo dibortziatzeari buruzko epaia…
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Bizileku eta/edo ostatu egoera egiaztatzeko dokumentuak: alokairu-kontratua, ostatatzea, berralokatzea, bizilekua egoitza batean duela egiaztatzen duen agiria, jabetzaren eskriturak…
  • Egoera ekonomikoa egiaztatzeko dokumentuak (diru-sarrerak eta ondarea): nominak, PFEZren aitorpena, pentsioen egiaztagiria, erakundeen dirulaguntzen egiaztagiria, bankuetako saldo eta mugimenduak, ondasunen egiaztagiria…
  • Eskatzaileak zein laguntza jasotzaileek sinatutako Udalaren aldeko baimena, berei buruz Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan datu fiskalak jasotzeko gaitasuna emanez.
  • Dirulaguntza eskaerarekin lotutako dokumentuak: alokairuko ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, argiaren gastuak, gasa, ura, zaborra, eskaeraren helburu den larrialdiaren aurrekontuak…
  • Edo, baldintzak betetzen direla ziurtatzeko Administrazioak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk.
  • Eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk, eskaera arrazoitze aldera.

Bakarrik eskatzaileak zein laguntza-jasotzaileek Udalaren aldeko baimenik ez dutenean sinatu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan beraien datu fiskalik jasotzeko:

  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien azken Errenta Aitorpena. Eta errenta aitorpenik egin ez badu(te), Gipuzkoako Foru Ogasunak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandako ziurtagiria, laguntza-onuradun guztiei buruzkoa, non azalduko duen ez dutela errenta aitorpenik egin.
  • Eskatzailearen eta familia edo elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien Ondasunen ziurtagiria, Gipuzkoako Foru Ogasunak (Toki-Eder plaza, 5. Bergara) emandakoa.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Udal Artxiboa
          z./g. 20570 ESKORIATZA
        • Gizarte zerbitzuak
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
          943 713 136
          943 714 042

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: bi hilabete.
          • Legezko epea: bi hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Gizarte Zerbitzuetako departamentura bideratuko da.
          • Teknikariaren txostena, Gizarte Zerbitzuak.
          • Eskaera eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera bidaltzea.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Batzordeari informazioa eman. Gizarte Zerbitzuak
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • Diruzaintzari jakinarazi.
          • Ordainketa/Itzulketa egin.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Gizarte zerbitzuak - Gizarte

          OHARRAK

          Onuradunek, bi hilabetetik behin H@zi-ra dirulaguntza justifikatzeko agiriak ekarriko dituzte, eta Gizarte Zerbitzuetako administrariari entregatuko zaizkio.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra