Zerbitzu honek, aldi baterako edo modu iraunkorrean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die egunez.
Eskaera hau Udalak tramitatzen du, baina azken arduraduna Gipuzkoako Foru Aldundia da.
Eskoriatzan erroldatuta dauden eta benetan bizi diren pertsonek, baldin eta Estatuan bost urtez gutxienez bizi izan badira; horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute.
Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru-kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.
Kostua nola kalkulatzen den ikusi Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gizarte zerbitzuak - 3.adina
Zerbitzu honen prestazioak itxarote-zerrenda izan dezake.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra