Baja heriotzagatik izan bada, ikusi "Biztanleen errolda, biztanleen baja heriotzagatik".
Ofiziozko baja hirugarren batek eskatuta bada, ikusi "Biztanleen errolda, ofiziozko baja ematea hirugarren batek eskatuta".
ESPAINIAKO beste udal batera bizitzera doalako Eskoriatzako Udalean baja eman nahi duenak, ez dauka zertan Eskoriatzan baja eskatu; nahikoa da alta eman nahi duen udalean alta eskatzearekin (handik baja eskaera bidaliko dute Eskoriatzako Udalera, eta Udalak bere kabuz kudeatuko du baja hori).
Espainiako herritar bat ATZERRIRA bizitzera joaten bada, alta eskatu beharko du bizilekua izango duen herrialdeko Espainiako Kontsuletxean (kontsuletxeak baja eskatuko dio Eskoriatzako Udalari, eta Udalak bere kabuz kudeatuko du baja hori).
Eskatzaileak atzerriko nazionalitatea badu eta atzerrira bizitzera doalako Eskoriatzako Udalean baja eskatu nahi badu, eskaera bete eta sinatu beharko du. Pertsona hori dagoeneko atzerrian baldin badago, eskaera posta elektronikoz egin dezake eta bere pasaportearen kopia erantsi (ezinbestekoa da pasaportearen kopian interesdunaren sinadura agertzea).
Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduaren 72. artikuluan ezarritakoaren arabera, araudi erregelamendu horretako 54. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete gabe erroldatuta daudenei baja emango zaie ofizioz, bidegabe inskribatuta egoteagatik, dagokion espedientean hori egiaztatu eta interesdunari entzunaldia eman ondoren.
Oharra: bajaren arrazoia bere nazionalitateko herrialdera bueltatzea bada, nahikoa izango da interesdunak bere borondatez jakinaraztea.
Eskoriatzan ohiko bizilekua duen edonork edo bere ordezkariak.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Alkatea
Idazkaritza - Errolda
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra