Biztanleen errolda: biztanleen baja heriotzagatik

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hildako pertsona bati biztanleen udal erroldan baja emateko, bere familiakoek ez dute inolako gestiorik egin behar. Udalak ofizioz egiten du, Erregistro Zibileko informazioa jasotakoan.

Hala ere, presarik edo premiarik egonez gero, tramitatu daiteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskatzailearen nortasun agiri nazionala (NAN), pasaportea edo egoitza baimena.
  • Hildakoaren heriotza ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

          Ohiko postaz:
        • Eskoriatzako Udala.
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Idazkaritza
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
            943 714 407

              KOSTUA

              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

              ERABAKITZEKO EPEA

              • Aurreikusitako epea: momentuan.
              • Legezko epea: ez dago.
              • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

              LEGEAK ETA ARAUAK

              ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.

              ORGANO ERABAKITZAILEA

              Ez dagokio

              TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

              Idazkaritza - Errolda

              OHARRAK

              DATU PERTSONALEN BABESA

              DATU BABESA

              Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

              Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

              Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

              Bertaratuta:

              Eskoriatzako Udala

              Fernando Eskoriatza plaza

              20540 Eskoriatza

              Telematikoki: Eskaera-orri orokorra