"Obra txikia" egiteko baimen-eskaera
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Barneko edo kanpoko obrak egiteko baimena, obra handitzat jotzen ez direnak, teknikoki errazak eta eraikuntza eta ekonomia aldetik garrantzi txikikoak, baldin eta obra horiek ez badira eraikitako azalera aldatzeko, bolumena handitzeko, erabilera aldatzeko, etxebizitza eta lokal kopurua aldatzeko, eta ez badiete eragiten egiturari, kanpoko diseinuari, eraikinaren edota instalazioaren bizigarritasun edo segurtasun baldintzei, eta ezta suteetarako babes eta ebakuazio elementuei ere: eskailera-guneak, atondo propioak eta abar, eta ez badituzte indarrean dauden plangintzako ordenantzak urratzen.
Horien artean honakoak sartzen dira:
- Etxebizitzen barne-banaketa aldatzea, gela hezeen kokapena aldatu gabe.
- Igogailuak aldatzea.
- Garrantzi txikiko arkitektura-oztopoak kentzea, hala nola atarietan arrapalak egitea...
- Estalkiak eta teilatu-lauak konpontzea (egungo konposizioa, tipologia, egitura eta geometria aldatu gabe, kotak, maldak eta hegalak aldatu gabe, dagoen materiala eta kolorea errespetatuta); besteak beste, honako obrak: erreteilak (teilak ordeztea) edo estaltzeko materiala.
- Erretenak eta zorrotenak ordeztea edota garbitzea.
- Kanpoko arotzeriak ordeztea (leihoak, kontraleihoak, iluntzeko elementuak, barandak...)
- Jabari eta erabilera pribatuko hiri-lurzoruan urbanizazioa/iragazgaiztea mantentzeko obrak, betiere lehendik dauden kotak, maldak eta akaberak mantentzen badituzte.
- Toldoak, errotuluak eta markesinak jartzea.
- Finkak, orubeak eta lurrak ixtea.
- Urbanizazio elementu puntualak (zoladura berritzea, etab.).
- Zangak eta kanalizazioak irekitzea: ur-hargunea, saneamendua, elektrizitatea, gasa, telekomunikazioak…
- Fatxadak konpontzea eta pintatzea.
- Zerbitzu-sareetako instalazioak behar bezala mantentzeko obrak.
Obretako hesiak edo babes-hesiak, aldamioak, eskoramenduak eta eraikuntzako gainerako elementu osagarriak bide publikoan jartzeko, bide publikoa okupatzeko eskaera egin beharko da.
HI003
NORK ESKA DEZAKE?
Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridiko edo beraien ordezkari legalak
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
- Obra lizentzia eskatzeko inprimakia.
- Ordezkaritza-idazkia (hala badagokio).
- Egin beharreko obrak deskribatzeko eta justifikatzeko memoria.
- Aurrekontua (gremioka zehaztua, partidaka garatua, kapitulutan taldekatuta, obra-unitate bakoitza zehazteko eta baloratzeko beharrezkoak diren neurketa eta deskribapen teknikoekin. (Materialak eta eskulana sartuko dira).
- Obran enpresa batek baino gehiagok edo langile autonomo batek baino gehiagok parte hartzen badute, segurtasuna eta osasuna koordinatzeko teknikari bat kontratatu beharko dute obra egiteko fasean.
Aipatutakoaz gain, honako kasu hauetan honako hauek ere aurkeztu beharko dira:
- Trenkada aldatuz gero: egungo eta geroko egoeraren plano kotatuak, oinplanoan eta sekzioan, erabilerak, azalerak eta gelak adierazita eta instalazioak ere adierazita.
- Zurezko egitura duten eraikinetan trenkadari eragiten dioten obretan: teknikari eskudunek eraikinaren egonkortasunari buruz sinatutako txostena.
- Kanpoko arotzeria edo burdineria eta leihoak ordeztuz gero: egungo egoeraren argazkiak eta geroko egoeraren krokisa. Aldatzea nahi izanez gero, fatxadaren uniformetasuna eta homogeneotasuna berreskuratzeko konpromisoa jasotzen duen komunitatearen akordioa aurkeztu beharko da aldez aurretik: kanpoko arotzerien diseinua eta neurriak, bao mota bakoitzerako erabiliko den arotzeria mota zehaztuz, etorkizuneko ordezkapenetarako eta berrikuntzetarako erreferentzia izango dena. Aurrekontu xehatuak eta krokisak arotzeriaren neurriak, diseinua eta kolorea zehaztuko dituzte.
- Toldoak, errotuluak eta markesinak jarriz gero: horien diseinua zehazten duen dokumentazioa: planoak (toldoaren neurriak, irekitzekoak...), argazkiak, fatxadaren argazkia/krokisa kokapen zehatzarekin eta aurrekontu xehatua (materialak eta eskulana barne). Etxebizitzetan toldoan instalatuz gero, eraikinaren jabekideen komunitatearen erabakia.
- Urbanizazio-elementu puntualen gaineko obren kasuan (zoladura-berritzeak, etab.), beharrezkoa izango da Obrak eta Zerbitzuak Arloarekin harremanetan jartzea eta bere oniritzia jasotzea.
- Teilatuko eta fatxadetako obren kasuan. Lanak altueran egin behar badira, obren kontratistak arriskuen ebaluazio espezifikoa egingo du (arriskuak identifikatzea, baloratzea, plangintza, hartu beharreko neurriak, langileentzako zein hirugarrenentzako babes-neurriak...), instalatu beharreko segurtasun-elementuen kokapen-planoa, kotak markatuta, erantsita (hesiak, aldamioak...).
- Aldamioak jarri behar diren obren kasuan. Aldamioak instalatzeko proiektua, teknikari eskudun batek idatzia eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, okupatuko den azalera eta instalazioaren iraupena adieraziz. Behin horiek jarri ondoren, eta obrei ekin aurretik, instalazioa zuzen jarrita dagoela egiaztatzeko teknikari eskudun batek egindako ziurtagiria aurkeztuko da.
- Bide publikoa obretako material edo elementuekin okupatu behar bada, obrak hasi aurretik honakoak egin behako dira:
1. Bide publikoa okupatzeko eskaera aurkeztu.
2. Udaltzaingoarekin adostu non jarriko diren elementuak (hesiak, materialak, edukiontziak, aldamioak…).
3. Udaltzaingoari obren hasiera-data jakinarazi.
- Plaka fotovoltaikoak jartzeko:
- Planoak, behar bezala kotatuak edota eskalatuak.
Obraren tamainaren arabera, komeni bada eta udal-zerbitzu teknikoek obrari buruz egindako txostena ikusi ondoren, zuzendaritza eskuduna izendatzeko eskatu ahal izango da. Zuzendaritzak eskalan egindako obraren planoak aurkeztuko ditu eta egikaritze-lanez arduratuko da.
Era berean, beharrezkoa bada, proiektu tekniko orokor bat egiteko ere eskatuko zaio.
NON ESKATZEN DA?
Bertaratuta:- H@ZI
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
08:00-14:30
943 714 407
Ohiko postaz:- Eskoriatzako Udala.
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
ARGIBIDE GEHIAGO:- Hirigintza zerbitzua
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
626 716 944
KOSTUA
01 - Honako zerga-neurriak zehaztu dira: |
---|
Eusko Jaurlaritzak sustatuta lege eta ekonomi baldintzei dagokienez babes ofizialeko etxebizitza gisa egindako etxebizitza, etxabe eta garajeetako obrak | 2,66 % |
Gainerako obrak | 5 % |
Birgaitze osoak egiteko edo eraikinak ordezkatzeko obrak | 2 % |
01 - Obra lizentzia |
---|
|
Etxebizitzatarako lizentziak; | 0,31 Obra aurrekontuaren % |
Industria eta zerbitzutarako lizentziak | 0,31 Obra aurrekontuaren % |
ERABAKITZEKO EPEA
- Aurreikusitako epea: hamabost egun.
- Legezko epea: hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.
LEGEAK ETA ARAUAK
- Eskoriatzako Hiri Antolaketako Arauen Testu Bategina. (GHI-147/99-P05). 2.23 eta ondorengoak
- 2/2006 Legea lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa
- 314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa,
- 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
- 112/2012 DEKRETUA, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena.
- 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.
- 5.- Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskal arautzailea
- 6.- Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea
ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
- Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
- Eskaera eta dokumentazioa Hirigintzara bideratu
- Eraikina, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratuta baldin badago urriaren 1eko 226/2002 Dekretuaren bidez, txostena eskatuko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari.
- Eraikina lurzoru ez urbanizagarrian baldin badago, txostena eskatuko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuari.
- Beste araudi sektorial batek eragiten badio eraikinari edo lurzatiari, txostena eskatuko zaio arlo horretan eskumena duen organoari.
- Teknikariaren txostena, Hirigintza.
- Ebazpena, Alkatearen erabakia.
- Jakinarazpena, eskatzaileari.
- Dirubilketa arloari jakinarazi dagokion tasa et zerga jakinarazteko eta likidatzeko.
- Udaltzaingoari jakinarazi.
ORGANO ERABAKITZAILEA
Alkatea
TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA
Hirigintza - Hirigintza
OHARRAK
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren txostena eskatu behar izanez gero, prozeduraren epea txostena jaso arte luzatuko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren txostena eskatu behar izanez gero, prozeduraren epea txostena jaso arte luzatuko da.
Eskaera aurkezteak ez du lanak hasteko aukerarik ematen; udal lizentzia izan arte itxaron behar da.
Dirulaguntza kudeaketa: https://debagoiena.eus/es/suradesa
DATU PERTSONALEN BABESA
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra