"Obra handia" egiteko baimen-eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Horrelakotzat jotzen dira oin berriko eraikinak egiteko obrak eta lehendik dauden eraikin, lokal, instalazio edo eraikuntzak handitzeko edo birgaitzeko obrak, baita horiek eraisteko obrak ere.

Honako hauek sartzen dira:

  • Eraikin berriak egiteko obrak.
  • Lehendik dauden eraikinak edota eraikuntzak handitzeko obrak.
  • Eraikitako azalera, erabilera bereizgarria edota etxebizitza eta lokal kopurua aldatzea dakarten barneko obrak, eta eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo kanpo-diseinuari edo bizigarritasun- edo segurtasun-baldintzei eragiten dietenak.
  • Lehendik dauden eraikinak, eraikuntzak edota lokalak aldatzeko edo eraberritzeko obrak, egiturari, arkitektura-konfigurazioari edo kanpoko itxurari eragiten badiote.
  • Eraikin babestuetako etxebizitzetan, karga-hormak edo egitura zurezkoa duten eraikinetan edota monumentu-multzoko eremuan sartutako eraikinetan (barne banaketa aldatzeko obrak barne) egindako esku-hartzeak (handitzea, erabilera aldatzea, eraberritzea – mantentze esklusiborako egiten denaz bestelako edozein lan edo obra).
  • Fatxada lanak: saneamendua eta konponketak, energia-eraginkortasuna hobetzekoak.
  • Estalkian materialak, koloreak eta diseinua aldatzen dituzten lanak, egiturazko elementuak ordeztea edo indartzea dakarten konponketak, eta birgaitze integralak.
  • Igogailuak jartzea eta horien ibilbidea luzatzea.
  • Lehendik dauden eraikinak erabat edo zati batean eraisteko obrak.
  • Lur-mugimenduak.
  • Urbanizazio-obrak.
  • "Obra txikitzat" hartzen ez den edozein obra.

Eraikuntza-obretarako lizentziek, halaber, lan osagarriak egiteko baimena ere jasoko dute, beharrezkoak direnean obra egiteko, hala nola hesiak edo babes-hesiak, aldamioak, eskoramenduak, etab. jartzea. Hala ere, lan osagarri horiek jabari publikoko eremuei edo lur edo eraikuntza mugakideei eragin badiezaiekete, horiek egiteko lizentzia berezia eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridiko interesdunek edo beren legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Obra lizentzia eskatzeko inprimakia.
  • Ordezkaritza-idazkia (hala badagokio).
  • Proiektu teknikoa paperean eta formatu digitalean, fakultatibo eskudunak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsia (txostena egin behar duten administrazio sektorial adina ale ekarriko dira).
  • Lizentzia oinarrizko proiektuan oinarrituta emango da. Hala ere, obra hasi aurretik, teknikari eskudunak idatzitako eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsitako egikaritze-proiektua aurkeztu beharko da.

Bide publikoa obretako material edo elementuekin okupatu behar bada, obrak hasi aurretik honakoak egin behako dira:

  • Bide publikoa okupatzeko eskaera aurkeztu.
  • Udaltzaingoarekin adostu non jarriko diren elementuak (hesiak, materialak, edukiontziak, aldamioak…).
  • Udaltzaingoari obren hasiera-data jakinarazi.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Hirigintza zerbitzua
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1, 1. solairua 20540 ESKORIATZA
          626 716 944

          KOSTUA

          01 - Honako zerga-neurriak zehaztu dira:
          Eusko Jaurlaritzak sustatuta lege eta ekonomi baldintzei dagokienez babes ofizialeko etxebizitza gisa egindako etxebizitza, etxabe eta garajeetako obrak2,66 %
          Gainerako obrak5 %
          Birgaitze osoak egiteko edo eraikinak ordezkatzeko obrak2 %
          01 - Obra lizentzia

          Etxebizitzatarako lizentziak;0,31 Obra aurrekontuaren %
          Industria eta zerbitzutarako lizentziak0,31 Obra aurrekontuaren %

          ERABAKITZEKO EPEA

          • Aurreikusitako epea: hilabete bat.
          • Legezko epea: hiru hilabete.
          • Administrazio isiltasunaren eragina: baiespenekoa izango da, salbu eta hirigintza- edo lurralde-antolamenduaren aurkakoa bada eta 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11. artikuluan zehaztutako kasuetan badago.

          LEGEAK ETA ARAUAK

          • Sektoreko legeria: UR AGENTZIA, ONDAREA/KULTURA (GFA-GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA), NEKAZARITZA (GFA), ERREPIDEAK (GFA), AIZKORRI-ARATZA PARKEA...
          • Eskoriatzako planeamendurako arau subsidiarioak, eta hori garatzeko hirigintza dokumentuak

          ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
          • Zerbait falta izanez gero, eta erregistratzeko tematzen bada, erregistratu eta idazkia zuzentzeko eskaera egin.
          • Eskaera eta dokumentazioa Hirigintzara bideratu
          • Txosten sektorialak eskatzea, hala badagokio.
          • Teknikariaren txostena, Hirigintza.
          • Teknikariaren txostena, Idazkaritza.
          • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
          • Jakinarazpena, eskatzaileari.
          • Dirubilketa arloari jakinarazi dagokion tasa et zerga jakinarazteko eta likidatzeko.
          • Udaltzaingoari jakinarazi.
          • Obrak hasi baino lehen baldintzak betetzen direla justifikatzea, hala badagokio.

          ORGANO ERABAKITZAILEA

          Alkatea

          TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

          Hirigintza - Hirigintza

          OHARRAK

          • Eskaera egin aurretik udal teknikariekin egotea gomendatzen da.
          • Indarrean dagoen legeriaren arabera derrigorrezkoak diren gainerako baimen, txosten eta abarren kalterik gabe eskatu eta lortuko da lizentzia.
          • Obrak egiteaz gain, jarduera bat instalatu nahi bada, dagokion jarduera-espedientea tramitatu beharko da.
          • Unitate tramitatzaileak aukera izango du edozein dokumentu osagarri eskatzeko.
          • Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren txostena eskatu behar izanez gero, prozeduraren epea txostena jaso arte luzatuko da.
          • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren txostena eskatu behar izanez gero, prozeduraren epea txostena jaso arte luzatuko da.
          • Eraikuntza berriko obrak edo erabilera-aldaketak direnean, edo obra emateko lizentzian berariaz hala ezartzen denean, lizentzien titularrek lehen okupazioko lizentzia lortu beharko dute lizentziaren xede diren eraikinak eta lokalak aurreikusitako helburuetarako erabili ahal izan baino lehen.
          • Eskaera aurkezteak ez du lanak hasteko aukerarik ematen; udal lizentzia izan arte itxaron behar da.
          • Dirulaguntza kudeaketa: https://debagoiena.eus/es/suradesa

          DATU PERTSONALEN BABESA

          DATU BABESA

          Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

          Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

          Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

          Bertaratuta:

          Eskoriatzako Udala

          Fernando Eskoriatza plaza

          20540 Eskoriatza

          Telematikoki: Eskaera-orri orokorra