Oin berriko eraikin bat edo handitu edo eraberritutako eraikinak okupatzeko lizentzia (azken horiek, baldin eta obra ondorengo eraikinak lehendik zegoena ez bezalako konfigurazioa badu).
Eraikina proiektu teknikoaren eta onartutako obra handiko lizentziaren arabera eraiki, handitu edo eraberritu dela eta segurtasun eta osasungarritasun baldintza teknikoak betetzen dituela egiaztatu ondoren emango da lizentzia.
Urbanizazioa gauzatu dela eta nahitaezko lagapenak egin direla egiaztatuko da.
Obra-sustatzaileak, edo bere legezko ordezkariak, obra bukatutakoan.
02 - Exebizitza lehenengoz erabili eta okupatzeko lizentzia | |
---|---|
Etxebizitza bakoitzeko, 5 etxebizitza arte | 53,76 € |
Etxebizitza bakoitzeko, 6 etxebizitzatik aurrera | 26,88 € |
Etxebizitza adosatu bakoitzeko | 343,81 € |
Familia bakarreko etxebizitzak –nekazaritza ustiapenik gabeak- | 395,42 € |
Bi familiako etxebizitzak –nekazaritza ustiapenik gabeak- | 591,38 € |
Nekazaritza ustiapena duen eraikineko etxebizitza bakoitzeko | 26,88 € |
Alkatea
Hirigintza - Hirigintza
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra