Ordainagiriak edozein banketxetan helbideratzea, Udalak banku kontu batean kargatzeko aldizkako ordainketak.
Indarrean dagoen zergaldiari dagokion borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo zergaldirako balioa izango dute.
Zergadun orok, edo, bestela, beharrezko baimenarekin, bere ordezkariak.
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
Ez dagokio
Ogasuna - Dirubilketa
Bakarrik formularioan eskatutako ordainagiriak helbideratuko dira.
Ordainagirian titularitate-aldaketarik egonez gero, helbideraketa bertan behera geldituko da.
Ordainagiriak bueltatzen badira, Udalak helbideratzea kendu ahal izango du.
Helbideratze datuak aldatu daitezke eta baita helbideratzea bertan behera utzi ere.
Zerga-egitate bakoitzerako helbideratze bat erabil daiteke.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira adierazitako banku-kontuan.
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra