Biztanleen errolda: herri barruan bizilekua aldatzea
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Lehendik Eskoriatzako Udal Erroldan dagoen pertsona batek Udalari adieraztea ohiko bizileku berria duela Eskoriatzan bertan, Udalak aldaketa hori Biztanleen Erroldan jaso dezan Erroldan bajarik eman barik.
ID001
NORK ESKA DEZAKE?
Interesa duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
Kasu guztietan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Horrez gain:
- Etxebizitzaren dokumentazioa:
- Etxebizitzaren jabea izanez gero: Salerosketaren eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzan maizterra izanez gero: Alokairu kontratua.
- Ez bada ez jabe, ez maizter: Jabeak edo maizterrak behar bezala betetako baimena, eta bere NANa. Baimen horri ondorengo hau erantsi beharko zaio:
- Baimen-emailea maizterra bada: alokairu-kontratua.
- Baimen-emailea jabea bada: jabetza egiaztatzen duen agiria.
- Adingabeak erroldatzeko::
- 14 urtera arte: familia liburua edo jaiotza ziurtagiria, identifikazio agiririk ez badute.
- 14 urtetik gorakoak: adin nagusikoentzat eskatzen diren identifikazio agiri berberak.
- Eskabide-orria behar bezala beteta eta bi gurasoek sinatuta.
Identifikazio dokumentuek indarrean egon behar dute
- Guraso bakar batekin erroldatzea:
- Bi gurasoen adostasuna aurkeztu beharko da, edo, bestela, epailearen baimena.
- Bien adostasuna aurkeztu ezin bada, kasu bakoitzari dagokion dokumentuaren araberako aitorpena aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta adingabeak erroldatuko diren pertsonak sinatuta:
- Gurasoen erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa badu.
- Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez badago.
IBILGAILUA EGUNERATZEA TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAN
Trafikoko Zuzendaritza Nagusian gidariari eta ibilgailuari buruzko datuak eguneratu nahi izanez gero: zirkulazio-baimena eta Helbide berria DGTri jakinarazteko baimena inprimakia.
EGOITZA FISKALA ALDATZEA
Biztanleen erroldan helbidea aldatu duenak, nahi izanez gero, udal-zergetan ere aldatu dezake helbide fiskala.
Horrez gain, ordainagiriak helbideratu nahi izanez gero, bete Ordainagiriak helbideratzeko eskaera-inprimakia.
NON ESKATZEN DA?
Bertaratuta:- H@ZI
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
08:00-14:30
943 714 407
ARGIBIDE GEHIAGO:- Idazkaritza
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
943 714 407
943 714 042
KOSTUA
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
ERABAKITZEKO EPEA
- Aurreikusitako epea: hamar egun.
- Legezko epea: hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: baiespena.
LEGEAK ETA ARAUAK
ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
- Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.
- Baldintzak betetzen ez badira, eskaera ez onartzeko erabakia jakinaraztea eskatzaileari.
- Dagokion aplikazio informatikoan alta/baja ematea.
- Datu berriak zerga erroldaren ardura duen arlora bideratu eta aldaketaren berri Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari eman.
- Artxibatu
ORGANO ERABAKITZAILEA
Alkatea
TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA
Idazkaritza - Errolda
OHARRAK
Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du tramitea zuzen kudeatzeko.
Gainera, edozein momentutan, egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.
DATU PERTSONALEN BABESA
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra