Biztanleen errolda: Alta, beste udalerri batetik etortzeagatik
ZER DA? ZERTARAKO DA?
Beste udalerri batetik edo atzerritik Eskoriatzara bizitzera datozenak, Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea (bizileku-aldaketagatiko alta).
Jaiotza edo adopzio kasuetarako, ikusi "Biztanleen errolda: alta, jaiotzagatik edo adopzioagatik".
Omisioagatik alta emateko, ikusi "Biztanleen errolda: alta omisioagatik".
ID003
NORK ESKA DEZAKE?
Eskoriatzan ohiko bizilekua duen edozein pertsonak edo bere ordezkariak.
AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK
Kasu guztietan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Horrez gain:
- Etxebizitzaren dokumentazioa:
- Etxebizitzaren jabea izanez gero: Salerosketaren eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
- Etxebizitzan maizterra izanez gero: Alokairu kontratua.
- Ez bada ez jabe, ez maizter: Jabeak edo maizterrak behar bezala betetako baimena, eta bere NANa. Baimen horri ondorengo hau erantsi beharko zaio:
- Baimen-emailea maizterra bada: alokairu-kontratua.
- Baimen-emailea jabea bada: jabetza egiaztatzen duen agiria.
-
Adingabeak erroldatzeko:
- 14 urtetik gorakoak: adin nagusikoentzat eskatzen diren identifikazio agiri berberak.
- 14 urtera arte: familia liburua edo jaiotza ziurtagiria, bestelako identifikazio agiririk ez badute.
- Eskabide-orria behar bezala beteta eta bi gurasoek sinatuta.
- Guraso bakar batekin erroldatzea:
- Bi gurasoen adostasuna aurkeztu beharko da, edo, bestela, epailearen baimena.
- Bien adostasuna aurkeztu ezin bada, kasu bakoitzari dagokion dokumentuaren araberako aitorpena aurkeztu beharko du, behar bezala beteta eta adingabeak erroldatuko diren pertsonak sinatuta:
- Gurasoen erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta eskatzaileak zaintza eta jagoletza esklusiboa badu.
- Gurasoaren erantzukizunpeko adierazpena, adingabeak guraso bakar batekin erroldatzeko edo bizilekua aldatzeko, baldin eta bien adostasunik ez badago, epailearen baimenik ez badago eta zaintza eta jagoletzari buruzko ebazpen judizialik ez badago.
Oharra: Identifikazio dokumentuek indarrean egon behar dute.
IBILGAILUA EGUNERATZEA TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAN
Trafikoko Zuzendaritza Nagusian gidariari eta ibilgailuari buruzko datuak eguneratu nahi izanez gero: zirkulazio-baimena eta Helbide berria DGTri jakinarazteko baimena inprimakia.
EGOITZA FISKALA ALDATZEA
Biztanleen erroldan helbidea aldatu duenak udal-zergetan ere aldatu behar du helbide fiskala.
Horrez gain, erreziboak helbideratu nahi izanez gero, bete Erreziboen helbideraketa inprimakia.
NON ESKATZEN DA?
Bertaratuta:- H@ZI
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
08:00-14:30
943 714 407
ARGIBIDE GEHIAGO:- Idazkaritza
Udaletxea
Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
943 714 407
943 714 042
KOSTUA
Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.
ERABAKITZEKO EPEA
- Aurreikusitako epea: hamar egun.
- Legezko epea: hiru hilabete.
- Administrazio isiltasunaren eragina: baiespena.
LEGEAK ETA ARAUAK
ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA
- Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
- Eskaera eta dokumentazioa tramitatzearen ardura duen arlora bideratu.
- Ebazpena, Alkatearen erabakia.
- Baldintzak betetzen ez badira, eskaera ez onartzeko erabakia jakinaraztea eskatzaileari.
- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak dagokion aplikazio informatikoan sartu.
- Datuak Biztanleen Udal Erroldaren aplikazio informatikoan sartu, eskaneatutako eskaera-orria eta dokumentazioa bertara erantsi, eta bestelako izapide gehiagorik gabe alta eman.
- Hizkuntza etorkinei (atzerrikoei edo Espainiakoei) AUZOKO programaren berri eman eta izen emate orria betetzeko proposatu.
- Datu berriak zerga erroldaren ardura duen arlora bideratu eta aldaketaren berri Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari eman.
- Artxibatu
ORGANO ERABAKITZAILEA
Alkatea
TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA
Idazkaritza - Errolda
OHARRAK
- Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du tramitea zuzen kudeatzeko, edota egoki iritzitako egiaztapenak egin.
- Jatorrizko udalean baja ematea Eskoriatzako Udalak izapidetzen du, udala zein den esan eta udal horretan erroldatuta egotearen adierazpena sinatu ondoren.
- Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza baimen iraunkorra ez duten atzerritarrei ohartaraziko zaie bi urtetik behin berritu beharko dutela inskripzioa Biztanleen Udal Erroldan, eta epe horretan berritu ezean, inskripzioa iraungi egingo dela.
- Interesdunari ordainagiriak helbideratzeko aukera gogorarazi (zaborrak eta ondaasun higiezinen gaineko zerga).
- Hizkuntza etorkinei (atzerrikoei edo Espainiakoei) Auzoko programaren berri eman eta izen emate orria betetzeko proposatu.
- Datuak eguneratu zerga erroldetan.
DATU PERTSONALEN BABESA
DATU BABESA
Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.
Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:
Bertaratuta:
Eskoriatzako Udala
Fernando Eskoriatza plaza
20540 Eskoriatza
Telematikoki: Eskaera-orri orokorra