Hildakoen erroldatze edo bizikidetza ziurtagiriak eta agiriak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Helburua da pertsona bat hiltzen den unean horren bizilekua edo bizikidetza egiaztatzeko ziurtagiria edo agiria lortzea, betiere une horretan Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden datuen arabera.

Erroldatze-agiria beste izen batzuekin ere ezagutzen da; hala nola, bizilekuaren edo auzotasun administratiboaren bolantea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Eskatzailearen jatorrizko nortasun agiri naziolana (NAN), pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
  • Errolda ziurtagiria edo bolantea datuak dagozkion pertsona ez den beste bati eman behar bazaio, Biztanleen erroldako agiriak jasotzeko baimena aurkeztu beharko da, interesdunaren nortasun agiri nazionalaren (NANaren), pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZaren) kopiarekin batera.
  • Heriotza-ziurtagiria (baldin eta heriotzagatiko baja erroldan aurretik jasota ez badago ).

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

        Ohiko postaz:
      • Eskoriatzako Udala.
        Fernando Eskoriatza plaza 1 20540

          ARGIBIDE GEHIAGO:
        • Idazkaritza
          Udaletxea
          Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
          943 714 407
          943 714 042

            KOSTUA

            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: momentuan. (ikusi Oharrak)

            LEGEAK ETA ARAUAK

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Ziurtagiria egin eta interesdunari ematea

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Ez dagokio

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Idazkaritza - Errolda

            OHARRAK

            Agiri horiek guztiak momentuan lor daitezke leihatilan, baina ez posta bidez eskatu badira. Kasu horretan, posta arruntez bidaliko dira, bi eguneko epean.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Eskaera-orri orokorra