Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia-eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki, paseatu edo gidatzeko lizentzia ematea edo berritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskoriatzako biztanle erroldan inskribatuta dauden adinez nagusiek.

Txakurra eramaten duen pertsona bakoitzak eduki beharko du bere lizentzia.

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia eskaera.
  • Eskatzailearen identifikazio-agiria: NANa (nortasun agiri nazionala), AIZa (atzerritarren identifikazio zenbakia) edo pasaportea.

  • Eskatzailearen argazki berri bat.

  • Aurrekari penalen ziurtagiria, Gobernuaren Ordezkariordetzak emana, eskatzaileak 50/1999 Legearen 3, 1-b artikuluan aurreikusitako aurrekaririk ez duela egiaztatzeko: eskatzaileak eskatuta edo Udalak eskatuta (H@ZIn dagoen baimen-eredua sinatuta).

  • Eskatzailearen gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzeko agiria, mediku -azterketak egiteko zentro baimendu batek emana lizentzia eskatu aurreko 12 hilabeteen barruan.

  • Zinpeko aitorpena, bertan eskatzaileak adieraziko du arriskutsuak izan daitezkeen animalien Araubide Juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigorrik ez duela jaso -ez arau-hauste larri eta oso larriengatik ere-. Edonola ere, lizentzia aldi baterako eteteko zigorra jaso izana ez da lizentzia lortu edo berritzeko eragozpena izango, baldin eta lizentzia eskatzean, zigorra oso-osorik beteta badago.

NON ESKATZEN DA?

    Bertaratuta:
  • H@ZI
    Udaletxea
    Fernando Eskoriatza plaza 1 20540 ESKORIATZA
    08:00-14:30
    943 714 407

            ARGIBIDE GEHIAGO:
          • Udaltzaingoa
            Udaletxea
            Fernando Eskoriatza plaza 1, beheko solairua 20540 ESKORIATZA
            943 714 532

            KOSTUA

            01 - Animaliak edukitzeagatik eta zainketa zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa
            1- Animalia arriskutsuen erroldan alta ematea32,30 €
            2- Bide publikotik txakurrak jasotzea:-
            2.1- Txakurra jasotzea32,30 €
            2.2.- Txakurtegian edukitzea (egun bakoitzeko)11,50 €
            3- Txartel berri bakoitza (berria egitea, berriztatzea, galtzeagatik...)7,30 €

            ERABAKITZEKO EPEA

            • Aurreikusitako epea: astebete.
            • Legezko epea: hiru hilabete.
            • Administrazio isiltasunaren eragina: ezespena.

            LEGEAK ETA ARAUAK

            ESKAERA EGIN ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu, eskaneatu, sarrera erregistratu eta eskatzaileari erregistroaren egiaztagiria eman.
            • Eskaera eta dokumentazioa Udaltzaingora bideratu
            • Teknikariaren txostena, Udaltzaingoa.
            • Ebazpena, Alkatearen erabakia.
            • Jakinarazpena, eskatzaileari.
            • Txartela jaso

            ORGANO ERABAKITZAILEA

            Alkatea

            TRAMITE HONEN ARDURA DUEN ARLOA

            Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

            OHARRAK

            Lizentziak bost urteko iraupena du. Epe hori igarotakoan berritu egin behar da.

            Txakurra daraman edonork eraman beharko du txartela.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            DATU BABESA

            Egindako eskaeretako datu pertsonalak Eskoriatzako Udalak tratatuko ditu, eskaria tramitatu ahal izateko helburuarekin.

            Datu horiek udal-kudeaketarako bakarrik erabiliko dira, baina beste administrazio publiko bati edo besteren bati utzi edo jakinarazi ahal izango zaizkie 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan –abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa–.

            Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea erabil daiteke Udalaren aurrean ondorengo bideetatik:

            Bertaratuta:

            Eskoriatzako Udala

            Fernando Eskoriatza plaza

            20540 Eskoriatza

            Telematikoki: Eskaera-orri orokorra