Udaltzainen lan-poltsa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaltzainen lan-poltsa sortzeko hautaketa prozesua.

Eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 15a (barne).

Oinarriak (GAO)

Ikus emaitzak, zerrendak, ebazpenak...

Kale-izendegia 1 (PDF - 12.8 Mb)

Kale-izendegia 2 (PDF - 25 Mb)

NORK ESKA DEZAKE?

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko, ondoren aipatuko diren baldintza guzti hauek bete beharko dituzte, bat bera ere uzteke:

a) Nazionalitate espainiarra edukitzea

b) Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.

c) Eskola Graduatua, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulua izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiriaren jabe izatea.

d) Gizonek gutxienez 1,65 metroko garaiera eduki behar dute; emakumeek, berriz, 1,60koa. Baldintza hori eskatzen zaien mementoan egiaztatuko da.

e) B motako gidabaimena izatea.

f) Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna izatea. Baldintza hori dagokion ziurtagiria ekarrita egiaztatuko da; bestela, oposizio-aldian bertan horretarako azterketa bat eginda.

g) Euskal Herriko polizia prestatzeko eta aukeratzeko araudia onartzen duen 315/1994 dekretuaren eranskinean aipatzen diren arrazoi medikoen bazterketen taulan ez agertzea. Hori bere garaian egiaztatu beharko da bidezkoa den azterketa medikoaren bidez.

h) Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatuta ez egotea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez baztertuta ez egotea eta funtzio publikoan aritzeko desgaituta ere ez egotea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, errehabilitatzearen onura aplikatuko da.

i) Euskal Herriko Poliziaren kidego baten sartzeko aukeraketa-prozesuren batetik arau-hauste larri edo oso larriren bat egiteagatik kanporatuta ez egotea, baldin eta kanporatzearen adierazpena egin zeneko egunetik hasita, preskripzio-epearen adinako denbora igaro ez bada.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskola Graduatuaren, Lehen Mailako Lanbide Heziketaren edo horien baliokide den tituluaren kopia. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiria aurkeztu behar da.
  2. B motako gidabaimenaren kopia
  3. Euskarako 2. Hizkuntza Eskakizuna duela egiaztatzen duen agiria edukiz gero. Hala ez bada, azterketa egingo da hautaketa prozesuaren baitan.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

        Posta bulegoetan:
      • Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
        Santa Ana 2 20870 ELGOIBAR

        Posta Bulegoetan, betiere, eskaerak aurkezteko epearen barruan, gutun-azal irekian aurkeztu beharko zaio eskaera orria postetxeko funtzionarioari, hark ziurtatu ahal izan dezan. Eskaera-orria bera da zigilatu behar dena. Kasu horretan bakarrik ulertuko da postetxera eraman den egunean bertan sartu dela eskaera orria Elgoibarko Erregistro Zentralean.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Alkatetzak Ebazpena emango du, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzeko, eta zerrenda horiek Elgoibarko Udalaren iragarki-taulan eta Udalaren web-gunean jarriko dira. Erreklamazioetarako eta eskaeretan egindako akatsak edo okerrak konpontzeko, 5 laneguneko epea izango da.

        Oposizioko lehenengo ariketa non eta noiz izango den Elgoibarko Udalaren iragarki-oholean eta udal web-gunean emango da argitara, aukeraketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-betiko zerrenda onartzeko ebazpenarekin batera.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        PERTSONALA - Pertsonala

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: orokorra

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

        Aurreikusitako lagapenak:

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.