Udal Ludotekan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Haurrentzako udal zerbitzuan izena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

5 eta 12 urte bitarteko haurrek (HH05–LH06).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan;

- Izen emate orria sinatuta

- Haurraren argazkia

- Ordainagiriaren kopia bat

Deskontua eskatzeko kasuetan;

- Familia ugaria izatea (F. liburua eta familia ugariaren agiria)

- 2. seme-alabagatik (familia liburua)

- Guraso bakarreko familia (familia liburua)

- DBEren jasotzailea (F. liburua eta hil honetako titularraren egiaztagiria)

- GLLren jasotzailea (familia liburua)

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            001 - A Epigrafea: Ludoteka Zerbitzua

            Zerbitzua ikasturtearen arabera eskeiniko da:

            Urteko kuota (iraila-uztaila)45,00
            Gabonetako opor ondorengo altak30,00
            Aste Santuko opor osteko altak15,00
            Familia Ugaria eta/ edo gurasobakarreko deskontua.30 %
            Familia ugariak ez direnak: bigarren anai-arreben deskontua30 %
            Gizarte izaerako laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten familientzat deskontua.70 %

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Berehala
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskabidea jasotzea eta egiaztatzea.
            2. Eskatzailearen datuak datu basean sartzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HAUR NERABE ETA GAZTEEN SUSTAPENEKO SAILA - Haur, nerabe eta gazteen sustapeneko saila

            OHARRAK

            Ludoteka zerbitzuaren ordutegia (irailetik ekainera):

            • Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era.

            Honako kontu korronte honetan egin behar da ordainketa:

            • ES93 2095 5036 52 1060024899
            • Agintzailearen atalean, aitaren, amaren edo tutorearen izena jarri beharko da, eta kontzeptuaren atalean, haurraren izena eta Ludoteka jarri behar dira.
            • Ordainagiriaren 2 kopia eskatu behar dira, bata, norberak gordetzeko, eta bestea, Ludotekan uzteko

            Zerbitzua jasotzen jarraitu nahi izanez gero, bazkidetza urtero berritu beharko da.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.