Ikastaroetan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izena ematea, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatutako kirol ikastaroetan parte hartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdun guztiek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Abonatua ez bada eta ikastaroren batean inoiz egon ez bada:

  • Eskaera orria.
  • Argazki bat.
  • Ordainketa helbideratzeko titulartasun agiria.

Abonatua bada eta ikastaroren batean inoiz egon ez bada, 70.03 Ikastaroetan izena emateko orria.

Aurretik ikastaroren batean egon bada, 70.04 Ikastaroetan alta hartzeko eskaera.

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Olaizaga Kiroldegia
    San Roke 1, ELGOIBAR
    7:00 etatik 22:00 etara astelehenetik ostiralera Larunbatak: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era Igande eta jai egunak: 9:00etatik 13:30era (urtarrilaren 1ean, abuztuan eta abenduaren 25ean itxita)
  • Mintxeta kirol instalazioa
    Azkue (San Roke) auzo z/g ELGOIBAR
    Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 22:00etara. Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igande eta jai egunak: 10:00etatik 13:00etara (uda denboraldian ordutegi berezia)

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Astebete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            1. Eskaturiko dokumentazioa zuzena dela ziurtatzea, eta horrela ez bada, interesdunari beharrezko agiriak eta gainerakoak eskatzea.
            2. Eskatutako ikastaroan eta orduan tokia izanez gero, alta emango zaio eskatzen duen hilabeterako.
            3. Lekurik ez badago, interesdunari jakinaraziko zaio, beste aukeraren bat eskainiko zaio edo interesduna itxarote zerrendan sartuko da.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez dagokio

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            UDAL KIROL PATRONATUA - Udal Kirol Patronatua

            OHARRAK

            • Abonuaren ordainketa transferentziaren bidez egin bada, titulartasun agiria ekarri beharko da ikastaroetan alta emateko.
            • Helbideratzeak hilabete bakoitzeko lehenengo astean egingo dira.
            • Igeriketa ikastaroetan, helbideratzeak ikastaroa hasi baino lehenago egingo dira.
            • Izen-emate epeak: Udal Kirol Patronatuko Harreran kontsulta daitezke, bai telefonoz, bai emailez.
            • Ikastaroen plazak mugatuak dira.

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: orokorra

            DBEB kodea:

            Fitxategiaren xedea: Eskaera orri honetako datu pertsonalak dagokionaren onespenaz jaso dira, tratamendu automatizatua izango dute, eta Elgoibarko Udaleko Informazio Sisteman sartuko dira. Datu horiek udal kudeaketarako soilik erabiliko dira, eta beste administrazio publiko batzuei edo hirugarrengoei laga edo jakinarazi ahal izango zaizkie Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitako kasuetan. Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

            Informazio gehiago: www.elgoibar.eus/lopd.