Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak (S-42)

Zer eta zertarako:

Etxebizitzetan eta bizitegi eraikinetan energia berriztagarrien iturrien instalazioan eta energia-efizientzia eta irisgarritasuna hobetzeko esku-hartu eta birgaitzeko jardueretan Azpeitiko Udalak ematen dituen laguntzak arautzea da.

Laguntza hauen helburua da irisgarritasunari buruzko Legea betetzeko zailtasunak konpontzeko jarduketak definitzen dituzten proiektuak laguntzea. Igogailurik ez egotearen ondorio direnak, bai eta igogailuak gaizki definitzearen ondorio direnak ere, desnibelak (eskailerak) edo beste eraikuntza-hesi batzuk daudelako, atarien barruan edo atarirako sarbidearen atarian, bai eta horiek gauzatzeko obrak ere.

Era berean, etxebizitzen barrualdea egokitzen duten jarduketak ere lagunduko dira, haien bizi- kalitatea hobetzeko, etxebizitzetako irisgarritasuna hobetzeko eta barruko mugikortasuna eragozten duten oztopoak kentzeko, edo etxe barruko beste desgaitasun-egoera batzuetan autonomiari mesede egiteko.

Azken helburua da, bizitegi-eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzera bideratutako proiektuei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea. Horrela energia-eskaria murriztu, instalazioen eraginkortasuna handitu eta autokontsumorako energia berriztagarriak sortzea eta erabiltzea sustatu

Nork eska dezake:

Izaera orokorrez, onuradunek Azpeitiko Udalak dirulaguntzak emateko onartutako ordenantza arautzailearen 12. artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte (2022ko urtarrilaren 26ko GAO, 16. zk.), bai eta azaroaren 17ko 38/2003 dirulaguntzen legeak 13.artikuluan ezarritako betebeharrak ere.

Oinarrietako 3.artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituztenek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Izaera orokorrez, eskaera-orriarekin batera (Eskaera eredua), honako agiriak aurkeztu beharko dira oinarri hauetan jasotako dirulaguntzen 3 eranskinetan:

Norbanakoek eskatzen dituzten kasuan:

a) Eskatzailearen edo/eta haren ordezkariaren Nortasun Agiriaren informazioa.
b) Zaharberritu beharreko elementuen kolorezko argazkiak.
c) Egin beharreko lanei dagozkien gremioen aurrekontu zehaztuak eta teknikarien ordainsarienak.
d) Eskatzailea maizterrak izanez gero, indarrean dagoen alokairu kontratuaren kopia.
e) Eskatzailea ez bada etxebizitzaren jabea, jabearen baimena.
f) Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa kontratu txikiarena baino handiagoa baldin bada obra gauzatzearen kosturako, gutxienez, hiru eskaintza eskatu beharko dizkie beste hainbeste hornitzaileri.

Jabetza erkidegoak eskatutako kasuan:

a) Eraikinen Azterketa Teknikoaren txostena, elementu komunen lanetarako, aplikagarria den araudian ezarritako eskakizunen baitan.
b) Jabekide Elkartearen Identifikazio Fiskalerako Zenbakiaren (IFZ) fotokopia.
c) Jabekide Elkarteak egindako bileraren aktaren fotokopia, dirulaguntza eskatzeko eta Jabekide elkartearen ordezkaritza eskuordetzeko erabakiak jasotzen dituenean.
d) Dirulaguntza zein lanetarako eskatu den, proiektua, oroitidazkia, atalka banatutako aurrekontau , eta obra baimenaren kopia.
e) Eraikinak jabe bakarra badauka, eraikinaren etxebizitzen gutxienez % 80ren alokatze kontratuak, indarrean daudenak.

Bitartekotzako plataformatik eskatuko diren zerbitzuak edo udalak bere esku dituen datuak:
G.F.A.: PFEZ kontsulta
G.F.A.: Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatearen kontsulta.
EAEko Udalak: Banako erroldaren datuak kontsultatzeko zerbitzua
AGE: Poliziaren Zuzendaritza Nagusia - Nortasun-datuen egiaztapena
UDALA: obra baimena

Non eskatzen da:

                    Etxebizitza Bulegoan

                    Zenbat kostatzen da:

                    Doan

                    Erantzuteko epea:

                    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete

                    Aplikatu beharreko araudia:

                    Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:

                    - Instrukzio fasea ( ebaluazioa eta balorazioa )

                    - Txosten teknikoa

                    - Ebazpen proposamena Alkatetzari . dagokion batzorde berriemaileak igorriko du

                    - Ebazpena - Alkatetzak emango du

                    Organo ebazlea:

                    Alkatetza

                    Kudeaketaz arduratzen den udal saila:

                    Azpeitia Berritzen S.A. - Azpeitia Berritzen S.A

                    Gainerako informazioa:

                    Datu pertsonalen babesa:

                    Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak

                    DBEB kodea: LOPD-GDD

                    Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.

                    Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.

                    Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.

                    Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus

                    Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.

                    Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:

                    Informazio gehiago