Arduradunak tratatzen (biltzen, kontsultatzen, beste inori uzten…) dituen datu pertsonalen berri izatea da eskatzailearen eskubidea, hala nola:
- Zertarako tratatzen dituzten,
- Noiz arte gordeko dituzten,
- Datuen hartzaileak,
- Nazioartekoo transferentziak,
- Datuen jatorriari buruzko informazioa,
- Erabaki automatizaturik ba ote den (profilak egitea barne).
Noiz egin daiteke eskaera?
Urte osoan zehar. Datuetan sartzeko eskubidea 6 hilabeteko epean behin baino gehiagotan erabiltzen ez badute beintzat, hartarako oinarri legitimorik dagoenean izan ezik.
- Izapide honetan zehaztutako eskaera eredua erabiltzea derrigorrezkoa da
NANa aurkeztu beharko da nortasuna egiaztatzeko.
- Eskabidea ordezkari bidez aurkeztuz gero:
Horren nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu legeek xedatutako moduan eta
ordezkatuaren NANa ere aurkeztu beharko du.
Doan
Lehendakaria
Azpeitia Berritzen S.A. - Azpeitia Berritzen S.A
Datuen babesaren arduraduna: dbdazpeitiaberritzen@azpeitia.eus
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, eskubideen egikaritza
DBEB kodea: RGPD
Helburua: Datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubideen egikaritzari dagokien personen eskaerak kudeatzea.Legitimazioa: DBEOren 6.1.c) artikulua: lege betebeharra betetzea: - 2016/679 Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorraren 15.artikulua eta hurrengoak.Gordetzeko epeak: Eskubideen egikaritza prozesua amaitu denetik urte batera, eta, egotekotan, kontrol agintaritzak emandako ebazpena irmoa denetik.Komunikazio hartzaileak: Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak<