Azpeitiko herrian eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak ezartzea Ekindar energia-kooperatibaren bidez, horien erabilera sustatzeko eta energia-komunitateko parte-hartzea bultzatzeko diru-laguntzak norgehiagoka zuzen bidez ematea.
Dirulaguntza hauen helburua Azpeitiko herrian energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak bultzatzea eta energia berriztagarriak sustatu eta ezartzea da. Horren bidez, energia aurrezpenak, eraginkortasun energetikoak eta energia berriztagarrien erabilerak dituzten onurak zabaldu, eta jarduera ekonomikoen eta bizitegi-sektorearen faktura energetikoa murriztea helburu izanik.
Azpeitian ohiko etxebizitzan erroldatuta dagoen eta Ekindar energia-kooperatiban bazkide erabiltzaile gisa parte hartzen duten edozein herritar. Bai eta norberaren konturako langileak edo langile autonomoak, eta enpresa txikiak eta/edo elkarteak, edozein dela ere haien forma juridikoa, lantokia edo egoitza soziala Azpeitian dutenak betiere, Ekindar Kooperatibako bazkide erabiltzaile dela ziurtatzen badu.
Izaera orokorrez, onuradunek Azpeitiko Udalak dirulaguntzak emateko onartutako ordenantza arautzailearen 12. artikuluan eskatutako baldintzak bete beharko dituzte (2022ko urtarrilaren 26ko GAO, 16. zk.).
Eskabidearekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar:
Doan.
Behin eskaera jaso eta izapidetzea onartu ondoren honako prozedura jarraituko da:
1. Eskatutako baldintzak betetzen diren edo ez egiaztatzea.
2. Balorazio-txostena egin.
3. Ingurumen-batzordeak dagokion ebazpen-proposamena egin.
4. Organo eskudunak ebazpena eman.
Alkatetza
Idazkaritza - Idazkaritza
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak
DBEB kodea: LOPD-GDD
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea. Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.<