Azpeitiko Udaleak martxan jarriko duen “Hirigintza Programaren” baitan, aldi baterako izaerarekin, administrazio orokorreko hirigintzako teknikari bat urtebetez kontratatzeko.
Lanpostuaren ezaugarriak:
-Titulazioa: Zuzenbide lizentziatura edo gradua.
Izangaiek bete beharko dituzten baldintzak:
Nazionalitate espainiarra izatea. Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak, funtzionario gisa, espainiarren baldintza berberetan sartu ahal izango dira enplegu publikoetan.
16 urte beteta edukitzea eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta nahitaez erretiratzeko adina ez izatea.
Eginkizunak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
Zuzenbide lizentziatura edo gradua izatea, edo horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioei dagokionez, horien homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki behar da.
Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea.Dena dela 4 H.E duten izangaiek hauketa-prozesuko gutxieneko puntuazioa lortu ezean, 3.H.E duten izangaiak onartuko dira.
Diziplina espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako ezgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
Administraazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintaasunei buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera, ezintasun edo bateraezintasun lege kausaren batean sartuta ez egotea.
Izena ematea Lanbide-Enplegu zerbitzuaren webgunearen bidez egingo da, interesatuek lan-eskaintza argitaratu eta hurrengo egunetik 10 laneguneko epea izango dute bertan izena emateko. Aipatutako epean, izena emateaz gain, Azpeitiko Udalean Lanbideko curriculum-ean agertzen diren merituen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Eskaera orriarekin batera, lan-esperientzia eta prestakuntzari dagozkien dokumentuak aurkeztu beharko dira.
AZPEITIKO UDALAK BITARTEKARITZA-PLATAFORMAREN BIDEZ ESKATUKO DIREN ZERBITZUAK
AGE: Nortasun-datuen kontsulta.
AGE: unibertsitate tituluen kontsulta.
EJ-GV: Euskara tituluen eta profilen kontsulta.
* Azpeitiko udalak automatikoki eskuratuko ditu beste administrazio batzuetan dauden dokumentuak, salbu eta eskatzaileak ekintza hori berariaz baimentzen ez badu
Izangaiak eskabidean Udalak egiaztapen horren aurka egiten badu, eskatutako dokumentazio guztiaren fotokopiak aurkeztu beharko ditu.
Aipatutako dokumentazioa aurkezteaz gain
Izangaiek aurreko atalean eta deialdiaren bigarren oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez.
Doan
Lanbide-Enplegu Zerbitzuak bere webgunean argitaratuko duen Lan-eskaintzan izena eman. Argitaratu eta hurrengo egunetik 10 laneguneko epea egongo da.
Aipatutako epean, izena emateaz gain, Azpeitiko Udalean aurkeztu beharko dira, merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak ( lan-esperientzia eta prestakuntza osagarriari dagozkienak) eta eskari orria sinatuta.
Epaimahaiak proposatutako behin-behineko gaindituen zerrenda Azpeitiko Wegunean argitaratuko da (www.azpeitia.eus), izangaiek 3 laneguneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklmazioak egiteko.
Erreklamazio-epea iraungita, aurkeztutako alegazioak ebatzi eta behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Epaimahaiak prozesuan puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatuko dio alkateari; edo proposatuko dio hautaketa -prozesua hutsik uzteko, baldin eta izangaietako inork ez badu lortu prozesua gainditutzat jotzeko ezarritako gutxienenko puntu kopurua. Proposamena loteslea izango da alkatearentzat.
Proposatutako izangaiak oinarrietako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, praktiketako funtzionario izendatuko da 2 hilabetez.
2 hilabetera, praktiketako funtzionarioari ebaluazioa egingo zaio: Gai edo ez-gai kalifikatuko zaio. Gai izatekotan, epaimahaiak praktikaldia gainditu duen hautagaia bitarteko funtzionario izendatzeko proposamena egingo dio Alkateari.
Dena den, izangaiak praktikaldia egiten ez badu, edota gainditzeko eskatzen den gutxieneko gaitasuna egiaztatzen ez badu, praktiketako bitarteko funtzionario izateari utziko dio eta bitarteko funtzionario izendatzeko izan ditzakeen eskubideak galduko ditu. Epaimahaiak praktikaldia ez gainditzea erabakitzen badu, ebazpen arrazoitu bat eman beharko du, izangaiari entzun ondoren.
Alkatetza
Giza Baliabideak - Giza Baliabideak
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, Giza Baliabideak
DBEB kodea: LOPD-GDD
Helburua:Udaleko langileei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.Legitimazioa:Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.Komunikazio hartzaileak:Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari, Administrazio publikoko Euskal Erakundeari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean: