Kirol ekintzen teknikariaren hautaketa-prozesua (E-03) - ITXITA
Zer eta zertarako:
Azpeitiko Udaleko kirol-ekintzen teknikari plaza behin betiko izaerarekin betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez sarbide libreko sistemaren bidezko hautaketa prozesua.
Horrez gain, hautaketa-prozesua gainditzen duten izangaiekin kirol-ekintzen teknikarien lan-poltsa sortuko da.
Lan poltsa hau, Azpeitiko Udalean eta bere zuzenbide publikoko entitateetan sortzen diren beharrei erantzuteko erabiliko da.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Titulazioa: Unibertsitateko erdi mailako titulua, lizentziaturako hiru lehen urteak gaindituta izatea, a edo baliokidea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulua homologatuta dagoela dioen ziurtagiriaren jabe izatea.
- Hizkuntza eskakizuna: IVAPeko 4.HE, derrigorrezkoa.
HPKI
Nork eska dezake:
Izangaiek bete beharko dituzten baldintzak:
- Nazionalitate espainiarra izatea. Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak, funtzionario gisa, espainiarren baldintza berberetan sartu ahal izango dira enplegu publikoetan.
- 16 urte beteta edukitzea eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta nahitaez erretiratzeko adina ez izatea.
- Indarrean dagoen araubidearen arabera, desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sartuta ez egotea; hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
- Unibertsitate-graduko, ingeniaritza teknikoko, unibertsitate-diplomaturako, arkitektura teknikoko edo baliokideko titulu ofiziala edo homologatua izatea edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea.
- Eginkizunak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
- Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna izatea. Baldintza hori dagokion ziurtagiria ekarriz egiaztatuko da.
- Dolozko delituren bat egiteagatik kondenatua ez izatea; Administrazio Publikoko zerbitzutik zigor-espediente bidez botatakoa ez izatea eta funtzio publikoan aritzeko desgaitzerik ez izatea. Halaber, arau penalen eta administratiboen arabera, birgaitzearen onura aplikatuko da, baldin eta bidezkoa den dokumentu ofizialaren bidez izangaiak hori horrela dela egiaztatzen badu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-Eskaera-orria aurkeztu beharko da.
BITARTEKARITZA-PLATAFORMAREN BIDEZ ESKATUKO DIREN ZERBITZUAK:
AGE: Nortasun-datuen kontsulta.
AGE: unibertsitate eta unibertsitatez kanpoko tituluen kontsulta.
EJ-GV: Euskara tituluen eta ziurtagirien profilen kontsulta.
* Izangaiak eskabidean Udalak egingo duen egiaztapen horren aurka egiten badu, eskatutako dokumentazio guztiaren fotokopiak aurkeztu beharko ditu.
Aipatutako dokumentazioa aurkezteaz gain:
- Izangaiek aurreko atalean eta deialdiaren bigarren oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez.
- Izangaiek eskabidean jaso beharko dituzte lehiaketa-fasean baloratu beharreko merezimenduak. Eskabidean behar bezala zehazten ez diren merezimenduak ez dira baloratuko (eskabidearekin ez da merezimenduei buruzko dokumentaziorik aurkeztu beharko. Udalak eskatuta oposizio-fasea gainditu ondoren aurkeztu beharko da dokumentazio hori).
Non eskatzen da:
Aurrez aurre:- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), astelehenetik ostiralera
7:30- 14:30
- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), ostegunetan
7:30-19:00
Beste aukerak:- Administrazio prozedura arautzen duen 39/2015 legearen 16.4 artikuluak aipatzen duen edozein tokitan
Zenbat kostatzen da:
Doan
Erantzuteko epea:
Aplikatu beharreko araudia:
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:
- Eskaera orria aurkeztu (merezimenduen datuak ondo beteta).
- Eskabideak baloratzea, Udaleko Giza Baliabideen Sailak oinarrietan ezarritako irizpideen arabera. Egitatezko akatsak egonez gero, edozein unetan zuzendu ahal izango dira eskabideak aurkezteko epearen barruan, ofizioz edo interesdunak eskatuta.
Alkatetzaren ebazpena, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko duena. 10 egun balioduneko epea emango da erreklamazioak egiteko eta eskabideetako akatsak zuzentzeko. - Epealdi hori pasa ondoren, behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko da.
- Epaimahai kalifikatzailea izendatuko da.
- Oposizio aldiko lehen azterketaren deialdia egingo da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Azpeitiko Udaleko webgunean eta iragarki taulan. (Oposizioaren gainontzeko datak webgunean argitaratuko dira)
- Oposizio aldia amaitu ondoren, epaimahaiak behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu web orrian eta 5 laneguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko Epaimahaiari zuzenduta. (Oinarrietako 9. Atala)
- Epaimahaiak behin betiko emaitzak web orrian argitaratu ondoren, izangaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte 10 laneguneko epean oinarrietako 9.puntuan zehazten diren bideak erabiliz.
- Epaimahaiak behin behineko merezimenduen balorazioa argitaratuko du web orrian eta izangaiek 5 laneguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.
- Epaimahaiak behin betiko merezimenduen balorazioa eta oposizio aldiaren sailkapen orokorra argitaratuko ditu.
- Alkatetzak epaimahaiak egindako proposamenaren arabera, kalifikazio onena duen izangaia praktiketako funtzionario izendatuko du. Ebazpen berean, hautaketa prozesua gainditu dutenen izangaien zerrenda onartuko du.
- Praktiketarako izendatu den pertsonaren izendapena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Organo ebazlea:
Alkatetza
Kudeaketaz arduratzen den udal saila:
Giza Baliabideak - Giza Baliabideak
Erlazionaturiko tramiteak
Gainerako informazioa:
Datu pertsonalen babesa:
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa, Giza Baliabideak
DBEB kodea: LOPD-GDD
Helburua:Udaleko langileei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa:Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 8.1 eta 2. artikuluak: datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.
Komunikazio hartzaileak:Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari, Administrazio publikoko Euskal Erakundeari eta arlo horretan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.<