Kirol-klubentzat diru-laguntzak, ohiko jardueretarako (S-11) (2.A.1) - 2022
Zer eta zertarako:
Laguntza ekonomikoak, norgehiagoka-erregimenean, Azpeitiko kirol-kluben ohiko jarduera eta egitura garatzeko, 2021/2022 denboraldia edo 2022.urtean.
KIKL
Nork eska dezake:
Honako baldintzak betetzen dituzten kirol-klubek:
- Indarrean dauden legeen arabera eratuta egotea, eta Eusko Jaurlaritzaren Kirol elkarte eta erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
- Identifikazio Fiskal Kodea edukitzea eta zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
- Sozietate-egoitza Azpeitian edukitzea eta bere jarduera nagusia bertan egitea.
- Herriko kirol-sistemaren sorrerarako oinarri gisa Eskola Kirolaren gainean Gipuzkoan indarrean den araudian jasoa dagoena bete eta eskola-kiroleko programan aurreikusitako jarduerak garatzen laguntzea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orria.
- Eskaera egiten duen kirol-klubaren arduradun edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
- Entitatearen IFKren kopia.
- Kontu korrontearen titularitatea eskaera egin duen entitatearena dela egiaztatzen duen agiria.
- Eusko Jaurlaritzaren kirol elkarte eta entitateen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.
- Kirol klubaren edo elkartearen estatutuen kopiak..
- 2021-2022 denboraldia/ 2022.urteko Memoria:
- Memoria orokorra (KIK-1 eranskina).
- Lizentzia-federatiboak (KIK-2 eranskina).
- Kirol-titulazioa (KIK-3. Eranskina).
- Udala-Patronatuarekin lankidetza/antolatutako aisialdi ekintzak (KIK-4.eransk).
- Ohiz kanpoko lehiaketara egindako bidaiak
- (KIK-5.eranskina).
- Eskola kirol kontseiluarekin izandako lankidetza (KIK-6. Eranskina).
- Eskola kiroleko taldeak eta lizentziak
- (KIK-7. Eranskina).
- Balantze-ekonomikoa (KIK-8.eranskina).
- Gastuen zerrenda eta justifikazioa (KIK-9.eranskina).
- Sexu-izaerako delituen ziurtagiria (KIK-10.eranskina)
Non eskatzen da:
Aurrez aurre:- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), astelehenetik ostiralera
7:30- 14:30
- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), ostegunetan
7:30-19:00
- Udaletxeko HAZ bulegoan (1.solairuan), uztaila eta abuztua
8:00-15:00
Informazio gehiago:- kirolak@azpeitia.eus
Zenbat kostatzen da:
Doan.
Erantzuteko epea:
- Aurreikusitako epea: 6 hilabete
- Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
- Isiltasun-administratiboaren izaera: ezezkoa
Aplikatu beharreko araudia:
Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura:
- Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
- Eskatzaileari eskaeraren zigilatutako kopia ematea egiaztagiri gisa.
- Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
- Kirol Sailak eskaerak bideratzea eta ebaluatzea.
- Kirol Sailak dagokion ebazpen-proposamena egitea.
- Alkatetzak dekretu bidez ebaztea, Kirol Sailak aurrez egindako irizpenaren araberakoa.
- Jakinaraztea eta ordaintzea.
Organo ebazlea:
Alkatetza
Kudeaketaz arduratzen den udal saila:
Kirolak - Kirola
Gainerako informazioa:
Ez dagokio.
Datu pertsonalen babesa:
Fitxategiaren izena: Datu Pertsonalen babesa Diru-laguntzak
DBEB kodea: LOPD-GDD
Helburua: Udalak pertsona fisikoei, elkarteei eta erakundeei eman beharreko laguntzen eta diru-laguntzen beharrezko kudeaketatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea.
Legitimazioa: abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babeserako eta Eskubide Digitalen Bermerakoa, 8.1 eta 8.2 artikuluak: Datuen tratamendua legezko betebeharragatik, interes publikoagatik edo botere publikoen jardunagatik.
Komunikazioen hartzaileak: Datuak Gizarte Segurantzari, zerga-administrazio eskudunei eta arloan eskumena duten beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal zaizkie.
Tratamenduaren arduraduna: Azpeitiko Udala, Plaza Nagusia 5, Azpeitia (Gipuzkoa) 20730.Datuen Babesaren ordezkaria: dbd@azpeitia.eus
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko eskubidea du, informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baita Datuen Babeserako Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkezteko ere.
Informazio gehigarria: Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webguneko Datuen Babesari buruzko atalean:
Informazio gehiago